Erremolatxa jogurt saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Erremolatxa egosia, kilo bat
- Jogurt natural bat
- 4 koilarakada esnegain likido
- Limoi baten zukua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Oliba olio birjin, 8 koilarakada
- Ziape aleak, zimiko bat
- Gatza eta piperbeltza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Egositakoan azala kendu ondo, gainean izaten duen geruza fina baztertzeko, eta hostoen sustraien begi gogorrak ere kendu.
Dadotan zatitu edo xerra lodi samarretan. Saltsa prestatu. Katilu batean nahasi jogurta, hagaxka batekin etengabe eraginez eta gehitu esnegaina, limoi zukua, baratxuria, ziapea eta oliba olioa hari mehean. Saltsa horrekin gozatu erremolatxak eta fresko-fresko mahairatu, hozkailutik atera berritan.
Erremolatxa egosi ontziratuak erosi baditugu, metodoa ez da aldatzen, azala eta begiak kendu, eta gero gobernatu.
Erremolatxa oliba olio birjinarekin
Osagaiak Erremolatxa egosia, kilo bat Oliba olio birjina Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egositakoan azala kendu ondo, gainean izaten duen geruza fina baztertzeko, eta hostoen sustraien begi gogorrak ere kendu. Dadotan zatitu edo xerra …
Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan
Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan – Osagaiak Erremolatxa egosia, azala kenduta eta dadotan, kilo erdia Aza txiki bat Oliba olio birjina, 4 koilarakada Ximiko bat piperrauts gozo Jogurt natural bat Limoi erdi baten zukua Gatza Erremolatxa …
Erremolatxa egosteko era
Erremolatxa egosteko era – Beharrezkoak Erremolatxa freskoa, zurtoineko hostoak labana batekin kenduta Ura eta gatza Erremolatxa egosteko era Teknika / errezeta Zurtoina kentzeaz gain, sustraia ere kendu, eltzean ondrosoago sar daitezen. Ur gazituan murgildu eta …