Menua

Erremolatxa egosteko era

  • Erremolatxa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Erremolatxa egosteko era –  

Beharrezkoak

  • Erremolatxa freskoa, zurtoineko hostoak labana batekin kenduta
  • Ura eta gatza

Erremolatxa egosteko era

Teknika / errezeta

Zurtoina kentzeaz gain, sustraia ere kendu, eltzean ondrosoago sar daitezen. Ur gazituan murgildu eta jarri irakiten, estalirik, ez borborrean, harik eta labana aise sartzen zaien arte. (Erremolatxarri zurtoina ez zaiola osorik kendu behar esan digute, 3-4 hatzetako distatziarekin uztea hobe dela, hartara egosteko garaian kolorea mantentzen duelako).

Utzi hozten egosteko erabilitako ur berean, eta hozten direnean kendu ura, azala kendu, eta errezetetan esaten den moduan erabiltzeko prest dago erremolatxa.

Egosteko behar den denbora, berriz, pusken araberakoa izango da, baina gutxienez 30 minutu poliki egosten egon behar dute etengabe.

 

Erremolatxa egosteko era

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Erremolatxa oliba olio birjinarekin

Osagaiak Erremolatxa egosia, kilo bat Oliba olio birjina Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egositakoan azala kendu ondo, gainean izaten duen geruza fina baztertzeko, eta hostoen sustraien begi gogorrak ere kendu. Dadotan zatitu edo xerra …

sukaldean-fondo0

Erremolatxa jogurt saltsarekin

Osagaiak Erremolatxa egosia, kilo bat Jogurt natural bat 4 koilarakada esnegain likido Limoi baten zukua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba olio birjin, 8 koilarakada Ziape aleak, zimiko bat Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egositakoan …

Erremolatxa aza gordinarekin entsalada

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan –  Osagaiak Erremolatxa egosia, azala kenduta eta dadotan, kilo erdia Aza txiki bat Oliba olio birjina, 4 koilarakada Ximiko bat piperrauts gozo Jogurt natural bat Limoi erdi baten zukua Gatza Erremolatxa …