Menua

Eltzekaria nola egin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Porru bat
  • 2 azenario
  • Arbi bat
  • Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela
  • Baratxuri-buru bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur
  • 200 g txerri saiheski
  • 200 g txerri urdai
  • Kg bat behi zankar
  • Oilo laurden bat
  • Txorizo fresko bat
  • Eskukada bat perrexil
  • 200 g txitxirio edo garbantzu, bezperatik beratzen jarriak
  • 2 patata, zati handi xamarretan moztuak
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Errezeta

Barazkiak eta haragia garbituko ditugu. Sare batean sartuko ditugu txitxirioak, barreia ez daitezen. Eltze zabal batean sartuko ditugu osagai guztiak (txorizoa eta patatak izan ezik); urez estali eta olioa gaineratuko dugu. Hiruzpalau orduz edukiko dugu eltzekoa su ertainean egosten, aparra aldiro-aldiro atereaz. Irakinean egongo da etengabe; bestela, gogortu egingo zaigu txitxirio. Bukatu baino ordu erdia lehenago sartuko ditugu txorizoa eta patata puskak.

Hiru iraulitan zerbitzatuko ditugu gaiak. Zopa joango da aurren (saldari koipea erretiratu eta hartan egingo ditugu fideoak); txitxirioak joango dira hurren, eta haiekin batean barazkiak, patatak, txorizoa, hezur muindunak, txerri saiheskia eta urdaia (zatitu egingo dugu hau guztia, lekalearekin aurkezteko), eta haragia aurkeztuko dugu hurren, piperrada edo tomate saltsarekin.

Zankarra izaten da haragi erabiliena, baina beste batzuk ere bidera daitezke haren ordez (gomendatzekoak dira bereziki isatsa eta matrailak). Haren zaporeari emango zaion garrantziaren arabera sartuko dugu haragia lehenago edo geroago: nahiago badugu eltzekariak haren zaporea izan dezan, barazkiekin batera sartuko dugu, ur hotzean (txitxirioak, ura irakitean); mamitsu egotea nahiago badugu, eltzekoa ia irakitan dagoela sartuko dugu. Irakin arinean egosiko dugu etengabe eltzekoa.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Barauko txitxirioak

Barauko txitxirioak

Barauko txitxirioak –  Osagaiak 2 solomo bakailao, hezurrik eta ezkatarik gabe 650 g txitxirio edo garbantzu, kalitate onekoa 3 eskukada handi ziazerba garbi Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, zuritu gabe 6 koilarakada oliba olio …

ARKUME TXULETAK Joselu Blanco

Txerri txuletak aranekin

Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 20 aranpasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak Limoia, azal bat Baso erdia esnegain urtu Oliba olioa eta gatza Perrexil pikatua Txerri txuletak aranekin Errezeta Gutxienez bi txandatan …

sukaldean-fondo0

Behi saiheskia saltsan

Osagaiak 2 kg behi saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza Errezeta Oliba olioa …

Patata tortilla

Patata tortilla

Patata tortilla –  Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

sukaldean-fondo0

Txerri mingain irin-arrautzeztatua

Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olio, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen …