Menua

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Brokoli eder bat edo bi ertain
  • 4 patata ertain, zurituak
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.

Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko ditugu brokolia eta patatak eltzean. 10-15 minutuan edukiko ditugu sutan, tapatu gabe. Kolore bizia galduko du brokoliak, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu brokolia eta patata xamur dauden ala ez.

Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, “dantzan” hasi arte. Olio erre hori brokoli eta patata egosi eta xukatu berrien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era –  Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin …

Patata tortilla

Patata tortilla

Patata tortilla –  Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

sukaldean-fondo0

Patatak mateoren eran mamituak

Osagaiak 4 patata eder Urdaiazpiko serranoa, xerra bat Arrautza bat Litro erdia esne Errezeta Zuritu eta txanpon baten neurrian, ez oso lodi, zatituko ditugu patatak. Padera batean, buelta eta buelta pasatuko dugu oliotan urdaiazpiko xerra. …

sukaldean-fondo0

Brokoli purea

Osagaiak 600 g brokoli 280 g gurin, hotza, dadotan moztua Gatza Errezeta Ur asko jarri irakiten, gatzarekin. Brokoliari hosto berdeak kendu eta zurtoina moztu. Adaxkak askatu eta uretan garbituko ditugu. Pixka bat xukatu, erabat lehortu …

sukaldean-fondo0

Patata purea oliba olioarekin

Osagaiak Kg bat patata, egosia 20 koilarakada oliba olio birjina estra Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino …