Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin –
Osagaiak
- Brokoli eder bat edo bi ertain
- 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
- 8 koilarakada oliba olio
- Ximiko bat piperrauts gozo
- Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati ertainetan moztua
- Ximiko bat irin
- Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
- Gatza
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu brokolia eltzean. 10-15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Kolore bizia galduko du, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez.
Bakailao puskak irinetan axaletik pasa eta gero, olio oso beroan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu egingo ditugu ondoren.
Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak. Sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka eragingo diogu etengabe zurezko zaliari, piperrautsa olioarekin ongi nahas dadin. Baratxuri saltsa hau brokoli egosi eta xukatu berriaren eta bakailao zatien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin

Bakailaoa tomate eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

Bakailao hegalak saltsa berdean patatekin
Osagaiak Bakailao freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

Porrusalda bakailaoarekin
Porrusalda bakailaoarekin Osagaiak 4 porru eder 2 azenario eder Patatak, kilo erdia Litro bat ur Bakailao zati eder bat, beratua, azalik gabe eta izpituta 4 koilarakada oliba olio … Errezeta Lehenik porruak eta azenarioak zuritu …

Barazkiak nola egosi
Barazkiak nola egosi – Osagaiak Ura Gatza nola egosi Teknika / Errezeta Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai …

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin
Bakailao frijitua tipula eta piperrekin – Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola …