Menua

Berro salteatuak kremarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurin on pixka bat
  • 4 eskukada berro, ongi garbituak
  • Tipulin txiki bat, pikatua
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Baso bete esnegain urtu
  • Xorta bat limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta

Olioa eta gurina ipiniko ditugu padera edo kazola batean. Berotzen hasi direla sumatu orduko erantsiko ditugu tipulina, baratxuria eta gatza, ximiko bat. Potxatzen utziko dugu guztia su ezti-eztian 15 bat minutuan, barazkiak xamur egon arte. Une horretan biziagotuko dugu sua eta esnegaina isuriko, une batzuetan irakiten ere utzirik. Orduan irauliko ditugu berroak eta beren horretan maneatzen utzi, zaliari eragiteari utzi gabe. Minutu gutxi barru murriztuko da esnegaina eta ttipituko dira berroak, ziazerben tankera hartuz. Gatza eta piperbeltza bota eta, sutatik kanpo, tanta batzuk limoi zuku erantsiko ditugu. Haragi edo oilasko errearen saltsa edo zukua badaukagu, ongi baino hobekiago etorriko zaio haren koilarakada bat bukaera horretan.

Hornidura bikaina da hau salteatuko dugun edozein haragi edo arrainentzat, eta modu horretan baliatu ahal izango dugu, gainera, entsaladarako itxura egokirik ez duten berroak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Berroen garbiketa

Berroen garbiketa

Berroen garbiketa –  Osagaiak Eskukada bat berro Ura Ozpina edo ehea, tanta batzuk Berroen garbiketa Errezeta / Teknika Berroak edo iturri-belarrak ardura handiz garbitu behar dira, ibaia eta erreka ertzetan biltzen baitira haietako asko. Egun …

Berroa - Berro entsalada

Berro entsalada

Berro entsalada –  Osagaiak 4 eskukada berro, ongi garbituak Baratxuri ale bat, bitan zatitua 4 koilarakada oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku Gatza eta piperbeltz eho berria Berro entsalada Errezeta Baratxuri alea bitan egin …

sukaldean-fondo0

Berro entsalada hirugiharrarekin

Osagaiak 4 eskukada berro, ongi garbituak Baratxuri ale bat, bitan zatitua 4 koilarakada oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku edo sagardo-ozpin Urdai-hirugihar ketua, xerra batzuk Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Baratxuri alea bitan …