Menua

Berro entsalada

  • Berroa - Berro entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Berro entsalada – 

Osagaiak

  • 4 eskukada berro, ongi garbituak
  • Baratxuri ale bat, bitan zatitua
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Xorta bat limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Berro entsalada

Errezeta

Baratxuri alea bitan egin eta berroak edo iturri-belarrak maneatuko ditugun goporra edo entsalada-ontzia igurtziko dugu. Bota egingo ditugu ondoren baratxuri puska horiek, gatzozpina edo entsalada lurrintzeko erabiliko baititugu soil-soilik.

Berroak goporrean ipini eta ozpin-olioari ekingo diogu ondoren, katilu batean limoi zukua, gatza eta piperbeltza nahasiz. Olioa isuri eta ongi nahasiko dugu dena.

Kontu handiz isuriko dugu ozpin-olioa berroen gainean: nahasi eta mahaira eramateko prest daukagu entsalada.

Berro entsalada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Berro entsalada hirugiharrarekin

Osagaiak 4 eskukada berro, ongi garbituak Baratxuri ale bat, bitan zatitua 4 koilarakada oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku edo sagardo-ozpin Urdai-hirugihar ketua, xerra batzuk Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Baratxuri alea bitan …

Berroen garbiketa

Berroen garbiketa

Berroen garbiketa –  Osagaiak Eskukada bat berro Ura Ozpina edo ehea, tanta batzuk Berroen garbiketa Errezeta / Teknika Berroak edo iturri-belarrak ardura handiz garbitu behar dira, ibaia eta erreka ertzetan biltzen baitira haietako asko. Egun …

sukaldean-fondo0

Berro salteatuak kremarekin

Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Gurin on pixka bat 4 eskukada berro, ongi garbituak Tipulin txiki bat, pikatua Baratxuri ale bat, xehatua Baso bete esnegain urtu Xorta bat limoi zuku Gatza eta piperbeltz eho berria …