Berakatza ahora etor ez dakigun
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, bikotekideak eskertuko dizu.
Beharrezkoa:
- Baratxuriak
- Labana
Nola jokatu:
Baratxuria bitan zatituko dugu, luzeran, eta labana baten muturraz bereiziko dugu bi ale erdietan azalduko zaigun ernamuina.
Kasu!
Pikatu, xehatu, xerratu, xaflatu egingo dugu ondoren baratxuria, jakiak eskatu bezala. Garrantzitsua da, halaber, baratxuria olio beroan eztitzea, gorritzea edo potxatzea, erdi gordinik ez jateko: urdailean min egingo digu bestela.
Baratxurien olioa prestatu behar badugu, olioa epel dagoela has gaitezen prestatzen, baratxuriaren barrua ongi egin dadin. Arian-arian biziagotuko dugu sua, baratxuria eztitu bitartean, ongi gorritu arte. Gustu hobeagoa du eta gure urdailak ere eskertuko digu. Ez da komeni baratxuri-olioa su bizian prestatzea.
Berakatza ahora etor ez dakigun

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
Osagaiak 10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Errezeta Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 …

Baratxuri konfitatuak hornidura gisa
Osagaiak 6 baratxuri-buru, ale ederrekin Oliba olioa, estali arte Gatza Errezeta Zuriturik edo osorik konfita ditzakegu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe konfitatuko ditugu, baratxuriak hobeago konfita daitezen eta aleak osoagoak atera dakizkigun. Burutik ale …

Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan
Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan – Osagaiak 8 baratxuri xister, xerratan Pipermin lehorra, pixar bat Zorrotada bat oliba olio Ogi txigortua edo zopako ogia, puska eder bat (60 bat g) 4 koilarakada bete tomate saltsa …

Katu zopa
Katu zopa – Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan
Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan – Beharrezkoak Plater bat Teknika/Errezeta Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: …