Menua

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

  • Behi mingaina ardo beltzaren saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan – 

Osagaiak

  • Behi mingain bat
  • 1,5 l ur
  • Haragi salda kontzentratua, pastilla bat
  • Tipula bat, zerrendetan zatitua
  • 2 baratxuri ale
  • 2 azenario, xerratuak
  • Porru bat, xerratua
  • Oliba olio pixar bat
  • Baso handi bat ardo beltz
  • Arrautza, irina eta olioa, irin-arrautzatan pasatzeko

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Errezeta

Kazola batean olio tanta bat isuri eta gorritzen ipiniko dugu mingaina, alde guztietatik txigortu arte. Ondo txigortu dela ikustean, atera egingo dugu kazolatik. Orduan kazolara irauliko ditugu barazkiak eta erdi egosten utziko ditugu su eztian.

Eginak daudenean, erantsiko dugu ardoa eta irakiten utziko dugu guztia lurrindu arte. Berriro ere sartuko dugu mingaina kazolan, ur beroz estali eta haragi salda pastilla erantsiko diogu. Su eztian egosten utziko dugu guztia mingaina xamur gelditu dadin arte (noizean behin pixka bat ziztatu behar da egoste puntua ikusteko). Ordu pare bat beharko ditu egosteko (presio-eltzea erabiltzen badugu, 50 minutu).

Ondo egosi eta xamurtu denean, xukatu. Epeltzen hasi denean, azala kenduko diogu mingainari. Xerrak egin eta irin-arrautzatan pasako dugu ondoren. Olio bero ugarian frijitu eta paper xurgatzailean xukatuko ditugu xerrak, soberan duten koipea kentzeko.

Horren ostean, ondo xehatu eta iragazki fin batean pasako dugu saltsa. Mingain xerrak saltsan sartu eta gatz puntua zuzenduko dugu ondoren. Zerbitzatu aurretik pausatzen utzi.

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak Ardo beltza, litro erdia Azenario bat 2 tipula 10 baratxuri ale, osorik Gurin puska bat, ederra 3 litro ur Haragi salda, …

sukaldean-fondo0

Behi haragia saltsan barrengorriekin

Osagaiak 1,5 kg behi haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin pixar bat 10 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Behi enpanadatxoak

Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g behi haragi, txikitua (ahal izanez gero gizen-zain askorekin) 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua Arrautza, joa …

sukaldean-fondo0

Txerri mingainak entsaladan

Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Oliba olioa birjina Ura eta gatza 2 eskarola garbi Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari *Lau pertsonentzat …

sukaldean-fondo0

Modako behikia

Osagaiak Kg bat behiki (tapa, kadera, biribilkia. Harakina trebea bada, urdaiztatua eta hariz josia, sasoiari eusteko) Txahal hanka oso bat, bitan zatitua 4 koilarakada oliba olio Tipula bat Azenario bat Porru bat 2 baratxuri ale …