Menua

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

  • behi matrailak
  • behi-matrailak2
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Osagaiak

  • 6 behi matraila, hezurra kenduta edo hezurrarekin, nahi bezala. Hezurra kenduz gero errazago sartuko zaizkigu kazolan
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

Errezeta

Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu daitezen arte. Erne ibili olio zipriztinekin! Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu.

Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen.

Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora hiru behatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, 2 bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia.

Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian. Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batekin xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, behatz baten neurrikoak gutxi gora-behera.

Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila xerrak ondoren, eta utzi egingo ditugu gelatina atera eta saltsa loditu dadin. Gatz puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin aterako ditugu mahaira.

behi matrailak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan

Behi isatsa ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak Ardo beltza, litro erdia Azenario bat 2 tipula 10 baratxuri ale, osorik Gurin puska bat, ederra 3 litro ur Haragi salda, …

sukaldean-fondo0

Haragi xerra eta bartxuri ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa …

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco

Arkumea labean erreta

Arkumea labean erreta Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu …

sukaldean-fondo0

Steak tartare sabinoren eran

Osagaiak 400 g haragi xehatu 4 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada ziape, ale-zipea edo “Dijon” moldekoa Zorrotada oparo bat Worcestershire saltsa Tipulin bat, pikatua Eskukada bat kapar, pikatuak Eskukada bat kornixon, ozpinetan eta pikatuak …