Menua

Behi haragia saltsan barrengorriekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 1,5 kg behi haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • Irin pixar bat
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Kilo bat txanpinoi, xerratan moztuak
  • Kaienako piper-mutur bat
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Errezeta

Oliba olio pixar bat kazola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu haragi puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean. Kazola berean, soberan dagoen koipea kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian. Orduan erantsiko dugu irin pixarra. Buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu aurrez txigortutako haragi puskak, atera duten zukua eta guzti. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda.

Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 2 ordutan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte. Gisatua erabat egin baino 10 minutu lehenago erantsiko ditugu txanpinoiak, aurrez padera batean olio pixar batekin eta piper-muturrarekin salteatuak, eta gatz apur bat.

Azken minutuetan oso su eztian egiten utziko dugu guztia. Haragiak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan Osagaiak 750 g behi haragi, xehatua (txahalkia edo txerrikia, edo nahasia ere izan daiteke) Baratxuri pixka bat eta perrexil xehatua 2 koilarakada ogi birrindua Berehalako tipula zopa, zorro bat Ura, bizpahiru edontzi …

sukaldean-fondo0

Behi enpanadatxoak

Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g behi haragi, txikitua (ahal izanez gero gizen-zain askorekin) 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua Arrautza, joa …

sukaldean-fondo0

Steak tartare sabinoren eran

Osagaiak 400 g haragi xehatu 4 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada ziape, ale-zipea edo “Dijon” moldekoa Zorrotada oparo bat Worcestershire saltsa Tipulin bat, pikatua Eskukada bat kapar, pikatuak Eskukada bat kornixon, ozpinetan eta pikatuak …

behi matrailak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan Osagaiak 6 behi matraila, hezurra kenduta edo hezurrarekin, nahi bezala. Hezurra kenduz gero errazago sartuko zaizkigu kazolan 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, …

sukaldean-fondo0

Behi matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale oso, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …