Menua

Behi enpanadatxoak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
  • Tipulin bat, pikatua
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • 600 g behi haragi, txikitua (ahal izanez gero gizen-zain askorekin)
  • 15 koilarakada tomate saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Arrautza, joa

Errezeta

Padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuri aleak, gatz zimiko bat eta tipulina, eta oso su eztitan jarriko dugu guztia. Astiro-astiro egiten utziko ditugu barazkiak, 20 bat minutuan. Haien ostean, sua bizitu eta erantsiko diogu haragi pikatua, eta guztia egiten utziko dugu 20 bat minutuan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, haragia trinkotu gabe eta solte gera dadin.

Gatza eman eta erantsiko diogu tomatea, eta urritzen utziko dugu ondoren, haragia xamurtu eta loditu dadin, baina trinkotu gabe. Orduan erantsiko diogu perrexila. Hozten utziko dugu betegarria.

Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala. Ondo estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak. Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200ºko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

sukaldean-fondo0

Behi matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale oso, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …

Haragi xerra eta piper ogitartekoa

Haragi xerra eta piper ogitartekoa

Haragi xerra eta piper ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Piper errea, zuritua eta …

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak Behi mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat …

behi matrailak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan Osagaiak 6 behi matraila, hezurra kenduta edo hezurrarekin, nahi bezala. Hezurra kenduz gero errazago sartuko zaizkigu kazolan 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, …