Menua

Barraskiloak tomatearekin

  • Barraskiloak tomatearekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Barraskiloak tomatearekin – 

Osagaiak

  • 120 barraskilo egosi
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Tipulin bat
  • Tipula handi bat, pikatua
  • Hiru litro laurden tomate saltsa
  • Txorizo mina, puska eder bat
  • Urdaiazpikoaren giharra, puska eder bat
  • Pipermin mutur bat

Barraskiloak tomatearekin

Errezeta

Kazola batean, potxatzen jarriko ditugu tipula eta tipulina. Txorizoa eta urdaiazpikoa erantsiko dugu ondoren, dado txikitan moztuak. Erregosten utziko ditugu barazkiak, xamur eta hestekiek ongi kutsaturik gelditu arte. Erne gatzarekin. Tomatea erantsiko dugu ondoren. Egosten edukiko dugu gero guztia, 20 bat minutuan.

Barraskilo egosiak eta pipermin muturra erantsiko dizkiogu orduan saltsari, eta beste 20 minutuan edukiko ditugu egosten. Behar izanez gero, barraskiloak egosi diren salda xorta bat ere gaineratuko dugu. Gatz puntua neur dezagun ondoren. Saltsan gelditu behar dute barraskiloak, baina lehor xamar, ez da beharrezkoa hartan igeri ibiltzea. Premia bada, urri dezagun saltsa egoki utzi arte.

Jaki honi txerri belarri egosiak eta puska txikitan zatituak eransten badizkiogu, zeruko ateek ez dute gehiago guretzat misteriorik izango.

Barraskiloak tomatearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BARRASKILOAK BIZKAI ERARA JoseluBlanco

Barraskiloak bizkaiko eran

Barraskiloak bizkaiko eran Osagaiak 120 barraskilo, egosiak (ikusi errezeta) 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat 4 tipula handi, txiki-txiki eginak 8 piper txorizeroren mamia, uretan beratzen eduki ondoren aterea Tomate saltsa, litro erdia Txorizo mina, …

Barraskiloak egosteko erak

Barraskiloak egosteko erak

Barraskiloak egosteko erak Osagaiak Barraskiloak edo karakolak Ura Tipula bat Erramua, hosto bat Gatza Teknika Gure lurrean, purgatu egiten dira barraskiloak jan aurretik. Saretan zintzilikatzen dira leku idor ilunetan eta hiru egunean edukitzen dira gutxienez, …