Menua

Barraskiloak bizkaiko eran

  • BARRASKILOAK BIZKAI ERARA JoseluBlanco
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Barraskiloak bizkaiko eran

Osagaiak

  • 120 barraskilo, egosiak (ikusi errezeta)
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Tipulin bat
  • 4 tipula handi, txiki-txiki eginak
  • 8 piper txorizeroren mamia, uretan beratzen eduki ondoren aterea
  • Tomate saltsa, litro erdia
  • Txorizo mina, puska eder bat
  • Urdaiazpiko puska eder bat, alde gihartsua
  • Pipermin baten muturra

Errezeta

Kazola batean tipula eta tipulina oliotan frijituko ditugu, su motelean. Horri txorizo eta urdaiazpiko dadoak gehituko dizkiogu. Ondoren, erregos dadila dena, txorizoak guztiari bere zaporea itsasteko. Kontu handiz ibili gatzarekin. Piper txorizeroen mamia gehitu eta tomatea ere bai. Dena batera egos dadila 20 bat minutuz.

Saltsari barraskilo egosiak eta piperminaren muturra erantsi eta beste 20 bat minutuz egos dadila dena. Beharrezkoa balitz, barraskiloak egosi diren uretik pixka bat gehitu. Gatzik behar ote duen begiratu. Saltsan geldituko dira barraskiloak, baina aski lehor. Itsuski ematen du saltsa azpian barraskilo bila ibili beharrak. Behar baldin bada, sutan izan saltsa, pixka bat loditzen dela ikusi arte.

Txerri hanka egosi batzuk baldin baditugu, puskatan gehitu barraskiloei. Sekulakoa izango da, zoragarri. Paradisuan ez da jaki hoberik izango.

Barraskiloak bizkaiko eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Barraskiloak egosteko erak

Barraskiloak egosteko erak

Barraskiloak egosteko erak Osagaiak Barraskiloak edo karakolak Ura Tipula bat Erramua, hosto bat Gatza Teknika Gure lurrean, purgatu egiten dira barraskiloak jan aurretik. Saretan zintzilikatzen dira leku idor ilunetan eta hiru egunean edukitzen dira gutxienez, …

Barraskiloak tomatearekin

Barraskiloak tomatearekin

Barraskiloak tomatearekin –  Osagaiak 120 barraskilo egosi 8 koilarakada oliba olio Tipulin bat Tipula handi bat, pikatua Hiru litro laurden tomate saltsa Txorizo mina, puska eder bat Urdaiazpikoaren giharra, puska eder bat Pipermin mutur bat …