Barazki pistoa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Barazki pistoa –
Osagaiak
- Tipulin bat, txiki-txiki egina
- 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe
- Oliba olio birjina, 10 koilarakada
- 2 kuiatxo dadotan moztuak
- 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak
- 2 piper berde, dadotan moztuak
- 2 alberjinia zuritu gabe, garbiak, dadotan moztuak
- 3 tomate fresko, azala kenduta, dadotan.
- Perrexil fresko pixka bat, ez oso txiki egina
- Gatza eta azukre pixar bat
Barazki pistoa
Errezeta
Su eztian jarri kazola zabal batean, 3 koilarakada oliba oliorekin batera, tipulina eta gatz pixka bat. Baratxuri aleak gehitu, zuritu gabe, eta su eztian frijitu daitezela 15 minutuz.
Zartagin batean, su ez oso bizian, 3 koilarakada olio jarrita, piper gorria eta berdea salteatu, 5 minutuz-edo. Gatz eman eta, ongi xukatuta, tipulina dugun kazolara bota.
Beste 3 koilarakada olio jarrita, zartagin berean alberjinia eta kuiatxoa salteatu, su ez oso bizian, beste 5 minutuz. Gatz eman, xukatu eta lehendik prestatutakoari erantsi.
Bi tomateak zartaginetik pasatu, minutu batez, koilarakada bat oliba oliotan. Gazitu, azukre pixka bat gehitu eta gainerako barazkiak dauden kazolan bildu dena.
Su motelean berotu kazola eta perrexila bota. Sutan utziko dugu orain beste 15 minutuan. Baratxuri ale osoak erretiratu barazkien artetik arrantzan bezala. Dasta ezazu gatzik behar ote duen jakiteko eta zerbitzatu.
Barazki pistoa

Entsalada errusiarra
Entsalada errusiarra – Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …

Tomate, urdaiazpiko egosi eta arrautzopil frantses ogitartekoa
Osagaiak Opil bat, bitan irekia baina aldeak erabat bereizi gabe, liburu baten antzera 3 xerra eder urdaiazpiko egosi Tomate bat, umoa Zorrotada bat oliba olio 2 arrautza, joak Gatza Errezeta Arrautzak jo, gatz pixka bat …

Kuiatxoak haragiz beteta
Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta …

Katu zopa
Katu zopa – Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …

Pipermorroak erreta
Osagaiak 15 pipermorro gorri Baratxuri-buru 1 Oliba olio zorrotada bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Piperrak uretan garbitu eta xukatu. Osorik utzi, ez zurtoina, ez haziak, ez ezer kendu gabe. Baratxuri aleak askatu burutik, eta azal …