Barazki gainerreak proventzako eran
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 2 tipulin, zerrendatan moztuak
- Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat
- 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra
- 5 tomate ertain
- 3 alberjinia
- 3 kuiatxo
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Eltze giderdun batean koilarakada bat olio isuri eta hartan gorrituko ditugu axaletik tipulinak, zerrendatan moztuak, gatz pikor batzuekin. 15 bat minutu guztira. Gainerako barazkiak garbituko ditugu ondoren, azala kendu gabe, eta xerratan moztu. Gaiak gainerretzeko erabiltzen dugun erretilu baten hondoan paratuko dugu tipulin gorritu berria eta haren gainean txandakatuko ditugu alberjinia, tomatea eta kuiatxoa, arrainen ezkaten antzera antolatuak, ondokoa aurrekoaren ertzaren gainean jarriak. Ezkaia gainetik hautseztatu, gatz pixka bat eman eta gainerako oliba olioaz garaztatuko dugu guztia. Erretilua labean sartu eta 130º-ko tenperaturan edukiko dugu berotzen, barazkiak ongi egin arte. Labea goriago eta erre egingo lirateke barazkiak. Akabo.
Beste barazki batzuekin ere manea dezakegu jaki hau, gogokoen dauzkagunak bideratuta. Era berean, oinarriko tipulinaren ordez, tomate saltsa on bat jarri genezake, barazkiak haren gainean antolatuz. Emaitza ona da, benetan.

Tomate entsalada baba freskoekin
Tomate entsalada baba freskoekin – Osagaiak 4 tomate heldu Baba aletu gordinak, eskutada on bat 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada baba freskoekin Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, …

Alberjinia kabiarra
Alberjinia kabiarra – Osagaiak 6 alberjinia 10 koilarakada oliba olio Azukrea, ximiko bat 6 baratxuri ale, zuritu gabe Gatza Tipulin erdia, pikatua Perrexila, xehatua Alberjinia kabiarra Errezeta Sardexka baten hortzekin zulatuko ditugu alberjiniak eta labeko …

Alberjinia barrubeteak eta gainerreak
Alberjinia barrubeteak eta gainerreak – Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 alberjinia handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza … Errezeta Alberjiniak garbitu eta lehortuko ditugu. …

Laranja eta tipulin entsalada
Laranja eta tipulin entsalada – Osagaiak 5 laranja mamitsu Tipulin fresko eta xamur bat, zerrenda oso mehetan moztua Oliba olio birjina estra Gatza … Errezeta Zuritu eta atal loditan edo xerratan moztuko ditugu laranjak. Oso …

Ketchup etxean egina
Ketchup etxean egina – Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …