Menua

Baratxuriak hornidura gisa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 6 baratxuri-buru, ale ederrekin
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale guztiak banatu eta minutu batzuetan oliba oliotan eztitzen edukiko ditugu, su ertainean. Gatza emango diegu bitartean.

Labeko erretilu batean irauliko ditugu, koipea eta guzti, eta aurrez berotu dugun labean sartuko ditugu ondoren: 20 minutuan edukiko ditugu 160ºko tenperaturan. Une batzuetan pausatzen utziko ditugu, koipea ongi har dezaten, eta prest edukiko ditugu erabiltzeko. Adibidez, patata frijitu on batzuekin nahasian edo, zuriturik, gisatuaren saltsan barreiatuak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

mojo berdea

Mojo berdea

Mojo berdea –  Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …

katu zopa

Katu zopa

Katu zopa –  Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa baratxuriekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia 200 g Xerezko ardo-ozpin Soja saltsa, bi koilarakada Limoi zukua, litro laurdena 6 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Gatza eta piperbeltz beltza, …

Baratxuri purea

Baratxuri purea

Baratxuri purea –  Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …

baratxuri zopa

Baratxuri zopa

Baratxuri zopa Osagaiak 8 baratxuri ale, xerratan moztuak Pipermin lehorra, ximiko bat 4 koilarakada oliba olio Zopako ogia, ukabil baten neurriko puska Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Koilarakada bat piper-mami, kontserbakoa Piperrauts gozoa, ximiko bat …