Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan –
Osagaiak
- 8 baratxuri xister, xerratan
- Pipermin lehorra, pixar bat
- Zorrotada bat oliba olio
- Ogi txigortua edo zopako ogia, puska eder bat (60 bat g)
- 4 koilarakada bete tomate saltsa
- Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
- Ximiko bat piperrauts gozo
- Mutur bat haragi-salda kontzentratu, birrindua
- Litro erdia ur bero
- 2 bakailao solomo geza eta izoztu
- Gatza
Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin
Errezeta
Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu baratxuriak, olioa, pipermina eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 2 bat minutuan. Haien ostean erantsiko ditugu ogia, xerratan moztua, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, salda kontzentratua, ur beroa eta gatza. Nahastura honetan sartuko ditugu, halaber, bakailao solomo biak. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 15 bat minutuan eta indar betean.
Bakailao solomoak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago). Papurtu eta alde bat utziko dugu azala, oso gelatinatsua delako. Tapaturik utziko ditugu zopa-gaiak minutu batzuetan, ogia behar moduan hanpa dadin eta baratxuri zopari ohiko itxura klasikoa eman diezaion, lodi xamar. Orduan gaineratuko dugu bakailao papurtua. Biraka nahasiko dugu guztia.
Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
Sutatik atera bezain laster erantsi ahal izango diogu zopari arrautza bat, joa. Biraka eragin eta hornituago geldituko zaigu modu horretan zopa.
Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan

Bakailaoa tomate eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

Baratxuriak hornidura gisa
Osagaiak 6 baratxuri-buru, ale ederrekin 4 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale …

Baratxuri purea
Baratxuri purea – Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …

Katu zopa
Katu zopa – Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …

Kuiatxoak bakailaoz beteta
Osagaiak Bakailao errezeta bat, ajoarrieroa 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka …