Baratxuri zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Baratxuri zopa
Osagaiak
- 8 baratxuri ale, xerratan moztuak
- Pipermin lehorra, ximiko bat
- 4 koilarakada oliba olio
- Zopako ogia, ukabil baten neurriko puska
- Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
- Koilarakada bat piper-mami, kontserbakoa
- Piperrauts gozoa, ximiko bat
- Ur beroa, hiru litro laurden
- Gatza
Errezeta
Olioa kazola zabal batean isuri eta su eztian jarriko dugu. Pipermin lehorra eta baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren. Dantzan hasi orduko, erre gabe betiere, zopako ogia gaineratuko dugu, labanaz xerra mehe finetan zatitu eta gero. Oliotan ongi busti ondoan, gorritu egingo dira emeki-emeki, guk zurezko zaliari eragin eta eragin egongo garen bitartean. 10 bat minutu egingo ditugu horrela. Piperrautsa erantsiko dugu orduan. Gorritzen utziko dugu guztia une batzuetan eta tomate saltsa, piper-mamia eta ur beroa gaineratuko ditugu ondoren. Gatz pixka bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia egosten beste 15-20 minutuan. Haien buruan, pausatzen utziko dugu kazola ogia ongi hanpatu eta zopa behar bezala lodi dadin. Oso bero zerbitzatuko dugu.
Hala nahi izanez gero, arrautza batzuk utzi ahal izango ditugu mamitzen zoparen barruan. Horretarako, sutatik atera baino minutu gutxi batzuk lehenago sartuko ditugu arrautzak eta kazola tapatuta edukiko ditugu. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak, zopa ia egin denean eta kazolari etengabe eraginik, arrautza ongi mami dadin gainerako gaien artean.
Baratxuri zopa

Baratxuri eta perrexil arrautzopila
Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …

Ganbak baratxuritan
Ganbak baratxuritan – Osagaiak 40 ganba 8 baratxuri ale 4 kaienatxo 10 goilarakada oliba olio gatza … Errezeta Ganbak zuritu eta hotzetan gorde. Baratxuri atalak zuritu eta xerratu. Zartagin txiki batean, baratxuria eta kaienak gorritzen …

Mojo berdea
Mojo berdea – Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Berakatza ahora etor ez dakigun
Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …