Baratxuri purea
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Baratxuri purea –
Osagaiak
- 500 g baratxuri ale
- 3 koilarakada oliba olio birjina
- Litro laurden pasa esnegain
- Mutur bat gurin
- Gatza
Baratxuri purea
Errezeta
- Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su eztian jarri eta, irakitan hasi ordutik beste 15 bat minutuan edukiko ditugu.
- Xukatu eta harraskan galaraziko dugu hura.
- Garbitu eta kazola berean erantsiko dugu oliba olioa, su ertainean. Baratxuri xukatuak erantsi eta potxatzen utziko ditugu su ezti-eztian, beste 15 bat minutuan.
- Orduan erantsiko ditugu esnegaina eta gatza, ximiko bat. Beste 15 bat minutuan edukiko ditugu baratxuriak gozatzen.
- Haien ostean, xukatu eta irabiagailu baten ontzian sartu ondoren, indar betean xehatuko ditugu baratxuriak egositako esnegaina hari mehean erantsi bitartean.
- Gurina erantsi, gatz-puntua neurtu eta zerbitzatu egingo dugu purea.
Izugarri ona da, erreki bati edo saltsan maneaturiko haragi bati laguntzeko.
Baratxuri purea

Berakatza ahora etor ez dakigun
Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …

Amamaren baratxuri salda
Amamaren baratxuri salda Osagaiak 2 berakatz edo baratxuri ale Gatza Ura Ogi puska bat Zorrotada bat oliba olio birjina … Errezeta Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik …

Maionesa baratxuri gordinarekin
Maionesa baratxuri gordinarekin – Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat 2 baratxuri ale, zurituak Maionesa baratxuri gordinarekin Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren …

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan
Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan – Beharrezkoak Plater bat Teknika/Errezeta Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: …