Menua

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin

  • Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin – 

Osagaiak

  • 900 g bakailao kokotx fresko, azalik gabe
  • Kg laurdena ilar, zurituak. Xamurrak izan daitezela
  • Oliba olioa (1º)
  • Xorta bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Errezeta

Zuritu eta ur irakitan “ugari ura“ egosi egingo ditugu ilarrak, gatzarekin. Ilarrak oso xamurrak badira, aski izango dira 2 minutu. Bestela, luzaroago edukiko ditugu. Ur, izotz eta gatzez hornituriko ontzi batean hoztuko ditugu ondoren. Xukatu eta geroko gorde.

Kazola behe apal batean ipiniko ditugu kokotxak gatza emanak eta azala gora. Haien gainean isuriko dugu oliba olioa, estali arteraino, eta baratxuri pikatuak. Su ezti-eztian jarriko dugu kazola, mantso bero dadin. Hara eta hona eragingo diogu ondoren. 4 bat minutuan iraungo dugu lan honetan.

Gelatina isurtzen hasi orduko (olioa nahasten hasia izango da), erantsiko dugu ardo zuria. Eragin eta eragin segituko dugu guk betiere, su ezti-eztian. Kokotxen izaera eta freskuraren arabera lodituko zaigu saltsa. Koipetsu behar du saltsak baina fina aldi berean, loditasun puntua ageri behar du, baina zeharo trinkotu gabe. Kokotxak lodiegi badaude, arrain salda edo ur beroa erantsiko diegu, saltsa mehetu arte. Gatz puntua zuzenduko dugu. Erne ibil gaitezen su biziarekin, purea egiteko arriskua baitago pasatuz gero.

Bukatzeko, erantsi eta inarrosaldi bizi batez nahasiko ditugu ilarrak kazolan. Perrexil pikatua gainetik hautseztatu eta zerbitzatuko ditugu kokotxak.

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

bakailao-kroketak

Bakailao kroketak

Bakailao kroketak Osagaiak 450 g bakailao papurtu, beratua eta pikatua Tipulin bat, pikatua 2,2 litro esne 75 g gurin eta 75 ml oliba olio birjina 3 arrautza, 2 egosi eta pikatuak eta 1 joa 300 …

sukaldean-fondo0

Bakailao kokotxa freskoak irin-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu multzoka bakailao kokotxak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

Bakailaoa Club Ranero eran

Bakailaoa Club Ranero eran

Bakailaoa Club Ranero eran –  Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan 8 baratxuri ale, osorik Kaienako pipermina, mutur bat 10 koilarakada barazki …

ilarrak garbitu

Ilarrak garbitu

Ilarrak garbitu –  Beharrezkoak Ura Gatza Ilarrak Errezeta Ilarren lekak ireki eta barruko aleak bereiziko ditugu. Leka hutsak gorde eta urez garbituko ditugu. Ilarrak bideratuko diren jakiak bustiko diren salda prestatzeko erabiliko ditugu lekak. Ura …