Babarrun gorriak ahate konfitarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Babarrun gorriak ahate konfitarekin –
Osagaiak
- Kg erdia babarrun gorri
- 2 litro ur
- Tipula bat
- 2 koilarakada handi oliba olio
- Gatza
- 3 baratxuri ale
- Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal
- Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak
Errezeta
Eltze batean ipiniko ditugu babarrunak, ur hotzarekin. Olioa eta tipula erdi bat zuritua erantsiko ditugu ondoren. Irakinaldia ur hotz pixka batez eten eta su ezti-eztian jarriko dugu eltzea, babarrunak su eztian egosten utzirik. Erdi egin direnean, tipula erdia atera eta olio errearen olioa berotuko dugu padera batean. Baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren eta atera egingo ditugu ondoren, gorritutakoan. Beste tipula erdia erantsiko dugu ondoren, baina xehaturik. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu olio errea babarrunen eltzean. Egosaldia bukatu bezain laster “lau ordu inguru“, gatza erantsi eta pausatzen utziko dugu eltzekaria ordu erdi batean.
Lagungarria: Kazola batean, ur ugari jarriko dugu irakiten. Borborka hasi dela sumatu orduko, ahate konfitatua sartuko dugu barruan eta 15 minutuan edukiko dugu egosten, ahalik eta koipe gehiena erauztearren. Xukatu, larrutu eta hezurgabetu ondoren, babarrunen azken irakinaldietan sartuko dugu ahatekia, haiekin batean on dadin.
Nola zerbitzatu: Piperrak ongi xukatu eta oliba olio birjina estra eta gatzarekin maneatuko ditugu, ahatekiarekin apailaturiko eltzekariaren ondoan jateko.
Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak
Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ahate errota, koipean konfitatuak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak Kg erdia perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar) Gatza Perrexil xehatua Errezeta Ongi xukatuko ditugu lehenik beren …

Ahate magret errea abrikotekin
Ahate magret errea abrikotekin – Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 12 abrikot, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak Zimiko bat azukre Mutur bat gurin Kanela, adaxka bat Gatza Errezeta Koipearen aldetik …

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin
Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin – Osagaiak 4 ahate izter, beren koipean konfitatuak (kontserban) 2 mahats-mordo eder Mutur bat gurin Zimiko bat azukre Gatza Errezeta Xukatu egingo ditugu ahate izterrak, haiei itsatsitako koipea kendurik. Aluminio-paperez …

Babarrun gorriak isatsarekin
Babarrun gorriak isatsarekin – Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula erdia Oliba olioa Gatza Tipula erdia 3 baratxuri ale Kg bat behi isats, hezurren junturetan zatitua Tipulin bat Azenario bat Piperbeltza, ale …

Babarrun gorriak urdeki guztiekin
Babarrun gorriak urdeki guztiekin – Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat Oliba olioa Gatza 3 baratxuri ale 1-5 kg zerri-saiheski Aza bat 3 odolki Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak Babarrun gorriak urdeki …