Menua

Baba gordinak entsaladan mendarekin

  • Baba gordinak entsaladan mendarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Baba gordinak entsaladan mendarekin – 

Osagaiak

  • Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat
  • Menda freskoa, eskuz puska txikitan egina. Eskutada txiki bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Limoi laurden baten zukua
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Baba gordinak entsaladan mendarekin

Errezeta

Babak txikiak baldin badira, urarekin garbitzea aski izango da. Handi samarrak badira, ordea, pazientzia beharko da, baina mereziko du lanak. Ur gazitua irakiten jarriko dugu eta, borborka hastean denean, babak irauliko ditugu. Berriz borborrak itzultzen direnean, minutu erdia kontatu, babei ura kendu, eta izotz koxkorrak bota dizkiogun ur gazituan jarri. Babak hoztutakoan, uretatik atera eta orain izango dugu lan neketsuena: azala kentzea, banan-banan, behatz-mamiekin. Baba alea lehertu eta bihi berde eta goxoa aterako da. Lana da, badakigu, baina babak oso txikiak ez badira, kendu egin behar zaie azala, oso gogorra delako.

Azala kenduta, edo txiki-txikiak badira kendu gabe, baba garbituak eta lehortuak gopor batean jarriko ditugu menta puskekin. Katilu batean limoiaren zukua gatzarekin eta piperbeltzarekin nahasiko dugu. Sardexka batekin jo eta oliba olioa gehitu. Egin dugun saltsa horrekin bustiko ditugu babak. Ongi nahasita, pausatzen utziko ditugu hozkailuan 5 minutuz gutxienez, ez denbora gehiagoz, limoiaren azidoak baben kolorea hiltzen baitu. Ogi txigortuarekin eta gurin freskoarekin batera jango ditugu babak.

Baba gordinak entsaladan mendarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

babak

Tomate entsalada baba freskoekin

Tomate entsalada baba freskoekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Baba aletu gordinak, eskutada on bat 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada baba freskoekin Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, …

Baba gordinak entsaladan ahuntz gaztarekin

Baba gordinak entsaladan ahuntz gaztarekin

Baba gordinak entsaladan ahuntz gaztarekin –  Osagaiak Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat Ahuntz-gazta ertain bat, samurra, dadotan moztua Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi laurden baten zukua Gatza eta …

Baba gordinak entsaladan

Baba gordinak entsaladan

Baba gordinak entsaladan –  Osagaiak Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi laurden baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Baba gordinak entsaladan Errezeta Babak …

Babak urdaiazpikoarekin

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak –  Osagaiak 800 g baba fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …

Babak arandoiekin salteatuak

Babak arandoiekin salteatuak

Babak arandoiekin salteatuak –  Osagaiak 800 g baba xamur eta txiki, zurituak 200 g arandoi, arkume nahiz txahalarenak dl bat ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio …