Azalore zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Azalore zopa –
Osagaiak
- Azalore eder bat
- Litro erdia ur
- Litro erdia esnegain urtu
- Haragi-salda, pastilla bat
- 100 g gurin
- Gatza
Azalore zopa
Errezeta
Azalorea garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Ur hotzean ongi garbitu eta xukatu egingo dugu azalorea. Azalorea, salda pastilla, ura eta esnegaina ipiniko ditugu eltze batean. Tapatu eta su eztian edukiko dugu, 15 bat minutuan.
Haien ondoan, estalkia altxa eta irabiagailu baten ontzira irauliko dugu eltzearen edukia (edota irabiagailuaren besoa sartuko dugu eltzean). Indar betean joko dugu guztia, gurina erantsi ondoren. Gatza eman eta, zopa fin-fina nahi izanez gero, iragazki batez igaroko dugu jakia. Ez da horren beharrik izango irabiagailua indartsua bada. Lodi xamar geratu zaigula ikusten badugu, ur beroaz arindu ahal izango dugu zopa.
Azalore zopa –

Azalore egosia bexamelarekin
Azalore egosia bexamelarekin – Osagaiak Azalore eder bat Bexamel saltsa, litro erdia inguru Gazta birrindua, koilaratxokada batzuk Gatza Azalore egosia bexamelarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu …

Azalore egosia
Azalore egosia – Osagaiak Azalore eder bat Oliba olio birjina edo gurina Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …

Azalore purea
Azalore purea – Osagaiak 600 g azalore Gurin hotza, dadotan, 280 g Gatza Azalore purea Errezeta Eltze batean ur asko jarri, gatzarekin, sutan. Azaloreari hosto berdeak kendu eta zuztarra moztu. Adaxkak askatu eta urarekin garbituko ditugu. …

Azalore egosia olio errearekin
Azalore egosia olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Gatza Azalore egosia olio errearekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, …