Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin –
Osagaiak
- Azalore eder bat
- Brokoli pare bat
- 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
- 8 koilarakada oliba olio
- Ximiko bat piperrauts gozo
- Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati ertainetan moztua
- Ximiko bat irin
- Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
- Gatza
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea eta brokolia garbituko ditugu ondoren. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori. Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko ditugu azalore eta brokolia eltzean. 10/15 minutuan edukiko ditugu sutan, tapatu gabe. Kolore horia hartuko du azaloreak, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez.
Bakailao puskak irinetan axaletik pasa eta gero, olio oso beroan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu egingo ditugu ondoren.
Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak. Sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka eragingo diogu etengabe zurezko zaliari, piperrautsa olioarekin ongi nahas dadin. Baratxuri saltsa hau brokoli egosi eta xukatu berriaren eta bakailao zatien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.
…
Kasu!
Azenario eta ilar batzuk, dena batera egosita eere lagungarri bikaina dira.
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin

Bakailaoa pil-pilean
Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan 8 baratxuri ale, osorik Kaienako pipermina, mutur bat Errezeta Bakailao puskak ongi sartuko diren kazola batean …

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin – Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati …

Azalore egosia olio errearekin
Azalore egosia olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Gatza Azalore egosia olio errearekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, …

Bakailao kroketak
Bakailao kroketak Osagaiak 450 g bakailao papurtu, beratua eta pikatua Tipulin bat, pikatua 2,2 litro esne 75 g gurin eta 75 ml oliba olio birjina 3 arrautza, 2 egosi eta pikatuak eta 1 joa 300 …

Azalore egosia
Azalore egosia – Osagaiak Azalore eder bat Oliba olio birjina edo gurina Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …