Menua

Azalore egosia olio errearekin

  • Azalore egosia olio errearekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Azalore egosia olio errearekin – 

Osagaiak

  • Azalore eder bat
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • Gatza

Azalore egosia olio errearekin

Errezeta

Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.

Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu azalorea eltzean. 10/15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Kolore horia hartuko du, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez. Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, dantzan hasi arte. Sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka eragingo diogu etengabe zurezko zaliari, piperrautsa olioarekin ongi nahas dadin. Baratxuri saltsa hau azalore egosi eta xukatu berriaren gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.

Azalore egosia olio errearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azalore eta brokoli egosia

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin –  Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …

Azalore purea

Azalore purea

Azalore purea –  Osagaiak 600 g azalore Gurin hotza, dadotan, 280 g Gatza Azalore purea Errezeta Eltze batean ur asko jarri, gatzarekin, sutan. Azaloreari hosto berdeak kendu eta zuztarra moztu. Adaxkak askatu eta urarekin garbituko ditugu. …

Azalore egosia bexamelarekin

Azalore egosia bexamelarekin

Azalore egosia bexamelarekin –  Osagaiak Azalore eder bat Bexamel saltsa, litro erdia inguru Gazta birrindua, koilaratxokada batzuk Gatza Azalore egosia bexamelarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu …

Azalore egosia

Azalore egosia

Azalore egosia –  Osagaiak Azalore eder bat Oliba olio birjina edo gurina Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …

Azalore zopa

Azalore zopa

Azalore zopa –  Osagaiak Azalore eder bat Litro erdia ur Litro erdia esnegain urtu Haragi-salda, pastilla bat 100 g gurin Gatza Azalore zopa Errezeta Azalorea garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …