Azalore egosia
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Azalore egosia –
Osagaiak
- Azalore eder bat
- Oliba olio birjina edo gurina
- Gatza
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu azalorea eltzean. 10/15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Kolore horia hartuko du, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez. Xukatu, erretilu batean jarri eta oliba olioz edo gurinez igurtzi eta bustiko dugu azalorea. Bere horretan uzten badugu, maionesa edo allioli saltsarekin ere jan ahal izango dugu.
Azalore egosia

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin
Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin
Azalore egosia patata eta baratxuriarekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …

Azalore egosia olio errearekin
Azalore egosia olio errearekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Gatza Azalore egosia olio errearekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, …

Azalore purea
Azalore purea – Osagaiak 600 g azalore Gurin hotza, dadotan, 280 g Gatza Azalore purea Errezeta Eltze batean ur asko jarri, gatzarekin, sutan. Azaloreari hosto berdeak kendu eta zuztarra moztu. Adaxkak askatu eta urarekin garbituko ditugu. …

Azalore zopa
Azalore zopa – Osagaiak Azalore eder bat Litro erdia ur Litro erdia esnegain urtu Haragi-salda, pastilla bat 100 g gurin Gatza Azalore zopa Errezeta Azalorea garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak …