Aza zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Aza zopa
Osagaiak
- 300 g patata, zurituak eta puska handitan moztuak
- Aza bete bat
- 3 l haragi-salda, barazki-salda edo ur
- 4 koilarakada handi oliba olio birjina
- 6 baratxuri ale, xerratan moztuak
- 5 koilarakada handi esnegain urtu
- Gurina, pusketa bat
- Gatza
Errezeta
Bitan egin eta kanpoko hostoak kenduko dizkiogu azari. Laban zorrotz batez, alde gogorrak kenduko dizkiegu hostoei. Hainbat uretan garbitu eta xukatu egingo ditugu ondoren.
Haragi-salda, barazki-salda edo ura jarriko dugu berotzen (ura bada, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu) eta borborka hasi bezain laster sartuko ditugu aza eta patatak. Gatz pixka bat eman eta 45 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Egosaldia bukatu baino 10 minutu lehenago, baratxuri-olio errea erantsiko diogu: iragazki egingo dugu, irakitan dagoen zoparen gainean olioa baizik ez dadin eror. Erne zipriztinekin!
Aza eta patatak xukatu eta ez dugu egosi diren salda botako. Aza eta patatak irabiagailuaren ontzian sartu eta indar betean eragingo diogu. Gorde dugun salda beroa, gurina eta esnegaina isuriko ditugu ondoren haren gainean, pixkana-pixkana, krema koipetsu bat lortu arte. Salda soberan geratuz gero, zoparako gorde ahal izango dugu; eskas gertatzen bagara, ordea, ur beroa erantsi ahal izango diogu. Iragazi, gatz puntua neurtu eta zerbitzatu.
Aza zopa

Aza odolki errearekin
Aza odolki errearekin – Osagaiak 2 tipula-odolki Aza bat 8 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza odolki errearekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian …

Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan
Erremolatxa aza gordinarekin entsaladan – Osagaiak Erremolatxa egosia, azala kenduta eta dadotan, kilo erdia Aza txiki bat Oliba olio birjina, 4 koilarakada Ximiko bat piperrauts gozo Jogurt natural bat Limoi erdi baten zukua Gatza Erremolatxa …

Aza shangai eran
Aza shangai eran – Osagaiak 500 g aza hosto, zerrenda mehetan zatitua 2 eskukada Malagako mahaspasa, uretan beratuak lehor baleude 4 koilarakada oliba olio Piperrautsa, koilarakadatxo bat Gatza Aza shangai eran Errezeta Gaiak hondoan itsatsiko …

Aza gordina entsaladan
Aza gordina entsaladan – Osagaiak Aza txiki bat 4 koilarakada oliba olio Piperrautsa, koilarakadatxo bat Jogurt natural bat Limoi erdiaren zukua Gatza Aza gordina entsaladan Errezeta Azaren zuztarra eta kanpoko hosto itsusiak, gogorrenak eta hondatuenak …

Aza patatekin
Aza patatekin – Osagaiak Aza bat 2 patata eder 15 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza patatekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko …