Menua

Atuna tipularekin

  • Javier Lastras
  • atuna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Atuna tipularekin – 

Osagaiak

  • 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat ardo zuri
  • Gatza

Atuna tipularekin

atunaErrezeta

Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte.

Irinetan igurtziko ditugu atun puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Atun puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.

Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta, xorta bat ardo zuri erantsi ondoren, su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.

Atuna tipularekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Marmitakoa2

Atun marmitakoa

Atun marmitakoa >  Osagaiak Atunaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat …

Uraza eta tipula entsalada

Uraza eta tipula entsalada

Uraza eta tipula entsalada –  Osagaiak 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Letxuga hostoak ur hotzean …

sukaldean-fondo0

Atun mendrezka errea baratxuri-olioarekin

Osagaiak Atun mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil pikatua Gatza Errezeta Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera …

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan

Baratxuriak edo tipulak nola zuritu mikrouhinetan –  Beharrezkoak Plater bat Teknika/Errezeta Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: …

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia Lata txiki bat atun oliotan, ongi xukatua Xorta bat oliba olio birjina 6 antxoa, gatzetan onduak 8 pipermin ertain, ozpinetan onduak eta txortenik …