Menua

Atuna pistoarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Atuna pistoarekin –

Osagaiak

  • 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • 4 baratxuri ale
  • Kg erdia barazki-pisto, dagoeneko maneatua
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Xorta bat ardo zuri

Atuna pistoarekin

Errezeta

Olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Atun puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, pare bat minutuan: txigortuta geratuko dira kanpotik eta mamitsu barrutik. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten. Pisto beroan sartuko ditugu ondoren solomoak: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin, xorta bat ardo zuri isuri bitartean. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.

Atuna pistoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak Errezeta Oliba …

sukaldean-fondo0

Atuna eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg atun, garbi domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira) Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 4 …

sukaldean-fondo0

Atun arrautzopila

Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak 4 atun puska eder (atuna oliotan edo eskabetxean), xukatua eta izpitua 8 arrautza Gatza Errezeta Katilu handi batean atuna jarri eta perrexila gehitu. …

Entsalada Errusiarra

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra –  Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …