Menua

Arrozesne garbia

  • arrozesne
  • arrozesnea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrozesne garbia

arrozesne garbiaOsagaiak

  • Litro bat esne
  • Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa)
  • 200 g arroz, pikor biribilekoa
  • Laranja azal bat eta limoi azal bat
  • Kanela adaxka bat
  • 150 g azukre
  • Gatza

Arroz esne garbia

Errezeta

  1. Kazola batean ipiniko ditugu azukrea ez beste osagai guztiak.
  2. Sutan jarri, oso su eztian, eta ezti-ezti irakiten utziko dugu, 40 bat minutuan.
  3. Horren ostean, erantsiko dugu azukrea, eta irakiten utziko dugu beste 10 bat minutuan, zaliari maiz eraginez, hondoan itsats ez dadin.
  4. Ontzi batera aterako dugu guztia, eta utzi egingo dugu hozten, laranja eta limoi azalak eta kanela adaxka atera ondoan.
  5. Zerbitzatu.

Arrozesne garbia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mamia azukreztatua

Osagaiak Mamia Azukrea Errezeta Esnea berotu eta sutatik atera eta gero, 125 g azukre erantsiko ditugu litro esne bakoitzeko. Nahasi eta errezetaren arabera jokatuko dugu, hau da, aurrez tanta batzuk gatzagi pausaturiko potoetan isuri eta …

Arrozesne usaingozatua

Arrozesne usaingozatua

Arrozesne usaingozatua –  Osagaiak 3 l esne 150 g arroz, pikor biribilekoa 125 g gurin 300 g azukre Limoi azal bat Kanela adaxka bat Cognac xorta bat Anis xorta bat Patxaran xorta bat Arrozesne usaingozatua …

natila

Natila

Natila – Osagaiak Litro bat esne 8 gorringo Irin koilarakada lau bat 5 koilarakada azukre Errezeta Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean. Gopor edo katilu batean …

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin Gure mahaietan ezin da falta plater hau: fina bezain gustagarria da, batez ere arroza eta txirlen puntuarekin asmatzen bada. Esan beharrik ez dago txirlak zenbat eta fresko eta salbaiagoak, hobeto aterako zaizula, baina …

Saltsa ingelesa

Krema ingelesa, dietakoa

krema ingelesa, dietakoa –  Osagaiak Litro bat esne erdi gaingabetu 12 gorringo 60 g Canderel, hautsetan 2 bainila leka, irekiak eta aletuak 4 koilarakada bete esnegain Krema ingelesa Errezeta Bainilak ireki, aletu eta leka horiekin …