Menua

Arroza txirlekin

  • Arroza txirlekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arroza txirlekin

Gure mahaietan ezin da falta plater hau: fina bezain gustagarria da, batez ere arroza eta txirlen puntuarekin asmatzen bada. Esan beharrik ez dago txirlak zenbat eta fresko eta salbaiagoak, hobeto aterako zaizula, baina badakigu poltsikoari ere kasu egin behar zaiola eta arrandegian aurkituko dituzu bizitegietakoak ere. Ez da gauza bera, baina bizi egin behar da, ez da? Eta arroza izan dadila borobiletakoa.

Osagaiak:

  • 300 g arroz
  • Tipulin fresko handi bat
  • 7 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Baratxuri xehatua, koilarakadatxo bat
  • l. bat arrain-salda edo ur
  • 800 g txirla
  • Koilarakada bat perrexil xehatu
  • Gatza

Errezeta, pausoka:

  1. Su eztian paratuko dugu tipulin freskoa 5 koilarakada oliotan.
  2. 15 minuturen buruan, tipulari kolorea hartzen utzi gabe eta gardendu denean, erantsiko dugu arroza. Nahasiko dugu guztia minutu batez eta hiru litro laurden ur edo arrain-salda gaineratuko ditugu. 15 minutu igaro eta puntuan egongo da ia-ia arroza.
  3. Padera batean jarriko dugu baratxuri xehatua gainerako olioan eztitzen, eta dantzan hasi dela ikusi orduko erantsiko dugu gainerako ura edo arrain-salda, bero erantsi ere. Minutu bateko irakinaldia emango diogu guztiari. Txirlak erantsiko ditugu ondoren, bai eta sutan eduki ere, ireki arte.
  4. Gainetik hautseztatuko dugu perrexila. Ez ditzagun txirlak gehiegi egin, zail ez daitezen. Marinel eran maneaturiko txirlekin nahasiko dugu arroza eta minutu pare batean utziko dugu guztia egosten.
  5. Gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu, eta zerbitzatu.

Kasu!

Zuhur joka dezagun gatzarekin: txirlak azkarrak dira inolaz ere, eta gatziaren gaziz, ezin jan dela gera daiteke arroza deskuidatuz gero.

Arroza txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txirla irekiak olio errearekin

Txirla irekiak olio errearekin

Txirla irekiak olio errearekin –  Osagaiak 1,5 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio birjina estra Kaienako piper-mutur bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 koilarakada handi sagardo-ozpin Perrexil xehatua … Errezeta Ur ugarian garbituko …

Arrozesne usaingozatua

Arrozesne usaingozatua

Arrozesne usaingozatua –  Osagaiak 3 l esne 150 g arroz, pikor biribilekoa 125 g gurin 300 g azukre Limoi azal bat Kanela adaxka bat Cognac xorta bat Anis xorta bat Patxaran xorta bat Arrozesne usaingozatua …

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin –  Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin –  Osagaiak 3/4 Kg Txirla 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak 3 baratxuri ale, xehatuak Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Irina, ximiko …

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan –  Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …