Menua

Arroza oilaskoarekin

  • Arroza oilaskoarekin
  • arroza
  • arroza oilaskoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arroza oilaskoarekin – 

Osagaiak

  • arroza4 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Oilasko garbi bat zati txikitan moztua
  • Bi baratxuri ale, xehatuak
  • Tipulin handi bat, pikatua
  • Piper berde handi bat, pikatua
  • Xorta bat baratxuri fresko, pikatuak
  • 500 g arroz, ale biribilekoa
  • 3 koilarakada tomate saltsa
  • 1,3 l oilasko-salda edo ur
  • 10 izpi azafrai
  • Gatza

Arroza oilaskoarekin

Errezeta

Kazola zabal batean isuriko dugu olioa. Kazola su bizian jarri eta oilasko zatiak, aurrez gatza emanak, frijituko ditugu bertan, azaletik ongi txigor daitezen arte. Goritu ahala erretiratuko ditugu puskak plater batera.

Sua eztitu eta baratxuria, tipulina, piper berdea eta baratxuri freskoak erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez eta zurezko zaliaz iraularaziz, kolorerik har ez dezaten. 10 minuturen buruan erantsiko ditugu oilasko zatiak eta tomate saltsa eta iraulaldi batzuk emango dizkiegu, ongi friji daitezen; Arroza irauli, nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren (ura bada, haragi-salda pastilla mutur bat erantsiko diogu), bai eta azafrai izpiak ere. Gatz pittin bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia, tapaturik, 16/18 minutuan. Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, kazola minutu batzuetan pausatzen utzi eta berehala zerbitzatuko dugu.

Arroza oilaskoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

arrozesne

Arrozesne garbia

Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …

Arrozesne usaingozatua

Arrozesne usaingozatua

Arrozesne usaingozatua –  Osagaiak 3 l esne 150 g arroz, pikor biribilekoa 125 g gurin 300 g azukre Limoi azal bat Kanela adaxka bat Cognac xorta bat Anis xorta bat Patxaran xorta bat Arrozesne usaingozatua …

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran –  Osagaiak 1 Oilasko, zati ederretan 1 Piper morro gorri 1 Piper morro berde 1 Tipula 1 Tomate eder ala bi ertain 1/2 baso olio Gatza Piper hautsa Belarrak (aukeran) Piper mina, …

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin –  Osagaiak 1 kg oilasko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate saltsa 5 …

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan –  Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …