Menua

Arraingorri pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 perloi edo arraingorri eder, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu perloiak egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Bere horretan eutsiko diogu azalari eta buruko mamia ere baliatuko dugu. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi ondoan irauliko dugu tomate saltsa. Biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Andere-mahats clafoutis pastela

Osagaiak 250 g andere-mahats, aletuak 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala Errezeta Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean …

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

euskal pastiza

Euskal pastiza

Euskal pastiza –  Osagaiak Orearen osagaiak: 200 g gurin 250 g irin 2,5 g gatz 100 g arbendol-hauts 175 g azukre 2,5 g legamia-hauts 2,5 g azukre bainilatu Arrautza handi bat Kremaren osagaiak: 400 g …

sukaldean-fondo0

Mugurdi clafoutis pastela

Osagaiak 250 g mugurdi 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Mugurdiekin eginiko edari biziren bat, koilarakada bete Errezeta Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun …

sukaldean-fondo0

Tarta orea

Osagaiak 250 g irin 150 g gurin, pomadan 95 g azukre-hauts 30 g arbendol-hauts Arrautza bat Gatz pixka bat Bainila leka erdi baten barruko aleak Errezeta Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz …