Menua

Arkume arandoi irin-arrautzeztatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe
  • Oliba olioa
  • 3 baratxuri ale, osorik
  • Irina eta arrautza joa
  • Ozpina
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu hartan arkume arandoiak, eta xorta bat ozpin gaineratuko dugu gero. Borborka utziko dugu guztia gutxienez 15 minutuan. Haien ostean, zukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak. Labana zorrotz batez erretiratuko ditugu ondoren haien kanpoaldean dauden azal, mintz eta koipe-poltsatxoak, garbi-garbi utzirik. Gatza emango dugu ondoren.

Padera bat jarriko dugu sutan, baratxuri aleak eta olio ugarirekin, frijitzeko. Berotzen utziko dugu poliki-poliki, baratxurien kutsua har dezan, eta sua biziagotuz joango gara arian-arian oso bero utzi arte. Baratxuriak atera eta olio horretan frijituko ditugu arandoiak, irinetan eta arrautza joan pasa ondoren, ongi gorritu arte. Xukatu eta gozatu egingo ditugu ondoren. Arrautza joari baratxuri xehatuaren alde bat eta perrexil xehatu ugari erantsi ahal izango dizkiogu, arandoiak hartan busti aurretik, frijitu eta gero are eta askoz gustu zaporetsuagoa eduki dezaten. Gustuen arabera.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arkume lepoa saltsan

Osagaiak 2 kg arkume lepo, puska handitan moztua 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde …

sukaldean-fondo0

Arkume hankak saltsan

Osagaiak 24 arkume-hanka, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …

ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco

Arkumea labean erreta

Arkumea labean erreta Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu …

sukaldean-fondo0

Arroza arkume lepoarekin

Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …