Menua

Antxoak gatzetan

  • Antxoak gatzetan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoak gatzetan – 

Osagaiak

  • 2 kg antxoa
  • Gatz larria
  • Oliba olio birjina, estra.

Errezeta

  1. Burua kendu antxoei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Antxoa bitan irekita geldituko da.
  2. Erretilu batean gatz geruza ederra paratuko dugu eta bertan etzango ditugu antxoak, ongi ordenaturik. Gero gatz gehiagorekin estali antxoak. Halaxe egingo dugu harik eta antxoa guztiak ongi estalita dauden arte. Erretilua hozkailuan sartu eta 30 bat minutuz utzi.
  3. Ordu erdia pasatuta, sobran den gatza kenduko diegu antxoei, ur azpian jarrita. Gero zapi batekin xukatu eta oliba olio birjina ugari jarritako erretilu batean utziko ditugu. Oliotan geldituko dira, horrela, 4 bat orduz, jan baino lehenago.

Kasu!

Entsaladari gehitzea dugu aukera bat, ogi txigortuarekin jatea beste bat. Nahi bezala.

Antxoak gatzetan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –  Osagaiak 4 “tuterako” kukulu 250-300 g oilasko bularki 8 antxoa xerra 10 g mostaza 100 g jogurt natural krematsu Oliba olioa Tipulina ale 1 Baratxuri laurdena … Errezeta: Kukuluak …

Pizza antxoilekin

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka –   Pagotxa RZkeko bideoa … Osagaiak 250g irin 125cl ur 7g legami 7g gatz 25g oliba olio tomate saltsa litro bat 2 mozzarela bola albaka antxoa poto bat …

tapenade saltsa

Tapenade saltsa

Tapenade saltsa –  Osagaiak Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta 3 antxoa xerra, gatzetan Koilarakada bat kapar Oliba olio birjina, estra, 100 g … Errezeta Oliba beltz hezurgabetuak …

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak) Antxoak era honetan egiteak, lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen …

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 8 antxoa, gatzetan onduak eta xukatuak 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Xorta bat oliba olio birjina … Errezeta Labe-erretilu …