Menua

Antxoa eta gazta ogitartekoa

  • Antxoa eta gazta ogitartekoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoa eta gazta ogitartekoa – 

Osagaiak

  • Opil eder bat, bitan irekia
  • 8 antxoa, gatzetan onduak eta xukatuak
  • 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena
  • Xorta bat oliba olio birjina

Errezeta

Labe-erretilu batean, grilan ipiniko dugu opila, irekia eta mamia gora begira. Labean edukiko dugu minutu batzuetan, txigortzen hasi arte. Opil erdia labetik atera, oliba olio birjinaz igurtzi eta antxoak ipiniko ditugu gainean. Beste opil erdiaren gainean ipiniko ditugu gazta xerra meheak eta minutu guzti batzuetan edukiko dugu labean, gazta desegin eta azaletik txigor dadin. Bi opil erdiak batu, estutu eta hozten utziko dugu ogitartekoa segundo batzuetan, jaterakoan ez erretzeko.

Ohiko gazta eta antxoa ogitarteko hotzaren bertsio landuago bat da hau, baina bestea ere oso goxoa da. Garaiak aurrera doaz, ordea, eta modu hau zaporetsuagoa da. Molde klasikoaren ildotik jo nahi dutenek, badakite: ogi tartean Idiazabal gazta xerra meheak ipini, haien gainean gatzetan onduriko antxoa xerrak zabaldu, eta listo!

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak) Antxoak era honetan egiteak, lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen …

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak –  Osagaiak Kg bat antxoa, osorik eta ezkatarik gabe Kg bat gatz larri Oliba olio birjina Baratxuri xehatua Errezeta Ontzi zabal batean, geruzatan antolatuko ditugu antxoak eta gatz larria. …

Antxoak gatzetan

Antxoak gatzetan

Antxoak gatzetan –  Osagaiak 2 kg antxoa Gatz larria Oliba olio birjina, estra. … Errezeta Burua kendu antxoei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Antxoa bitan irekita …

Antxoa frijituak

Antxoa frijituak

Antxoa frijituak Antxoa garaia denean,  gutxi izaten dira halako gutiziak baldin eta bi gauza hartzen badira kontutan: arraina fresko-freskoa izatea eta ez gehiegi egitea. Tamainan behar du guztiak. Gurean martxo aldera hasten da kanpaina eta …

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan –  Osagaiak Kg bat antxoa fresko 3 tipula, zerrenda mehetan zatituak 3 piper berde, zerrenda mehetan zatituak 8 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza … Errezeta Sutan jarri eta kazolan ipiniko …