Menua

Antxoa marinatuak

  • Antxoa marinatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoa marinatuak

Osagaiak

  • Litro erdia ozpin, ardo zuriarena
  • 400 cl ur
  • 100 g gatz
  • 1,5 kg antxoa fresko
  • Oliba olio birjina

Errezeta

Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. Antxoak garbituko ditugu ondoren, burua, tripak eta odola kontu handiz kendurik, ez hondatzeko. Osorik sartuko ditugu ondoren marinada hotzean, hezurra eta guzti. 8 bat orduan edukiko ditugu hozkailuaren barruan. Txikiak badira, aski izango dira 6 ordu.

Epe horren ostean, xukatu eta kontu handiz kenduko diegu hezurra. Erretilu batean zabalduko ditugu antxoa guztiak. Oliotan bustiko ditugu ondoren, egoki kontserbatzeko. Ongi tapatu eta hozkailuan kontserbatuko ditugu. Lauzpabost egun baino lehen kontsumituko ditugu.

Antxoa marinatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak) Antxoak era honetan egiteak, lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen …

Antxoak gatzetan onduak

Antxoak gatzetan onduak

Antxoak gatzetan onduak –  Osagaiak Antxoak, nahi bezain bat Gatz larria Ura Oliba olioa … Errezeta Antxoak oso freskoak izango dira, atzeman berriak, antxoaren garaiaren hasierakoak (Apirila-Maiatza), tripa arrabaz beterik eduki dezan. Pertz batean edukiko …

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan –  Osagaiak Kg bat antxoa fresko 3 tipula, zerrenda mehetan zatituak 3 piper berde, zerrenda mehetan zatituak 8 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza … Errezeta Sutan jarri eta kazolan ipiniko …

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin –  Osagaiak Antxoa marinatuak 8 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerra mehetan moztuak Errezeta Marinatu berri direnean, oliotan murgildu aurretik, ongi xukatu, lehortu eta portzelanazko erretilu batean zabalduko ditugu antxoak. …

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 8 antxoa, gatzetan onduak eta xukatuak 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Xorta bat oliba olio birjina … Errezeta Labe-erretilu …