Menua

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

  • Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoak era honetan egiteak, lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen uzten, hori eginez gero, arrautzaren xigorrak irabaziko dio antxoaren zaporeari, eta ez da komeni halakorik.

Osagaiak:

  • 40 antxoa, ahalik eta handienak (kg bat inguru)
  • Oliba olioa
  • Irina eta arrautza joa, gaia irin-arrautzeztatzeko
  • Gatza

Errezeta:

  1. Ondo garbitu, baina ahal dela bi xerrak bereizi gabe. Buru-hezurra kendu eta gatza emango diegu ondoren. Arrain-saltzaileak berak garbi ditzake antxoak, baina nekez utziko dizkizu liburu moduan irekita.
  2. Irin-arrautzatan pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu antxoak, su ertainean, irin-arrautza erre ez dadin.
  3. Frijitu eta xukatu ondoren zerbitzatuko ditugu antxoak, tomate edo uraza eta tipulin entsalada batekin.

Kasu!

Inork ez dizu esango, baina mayonesa apur batekin bikainak dira. Binaka ere jar ditzakezu, hau da, bi antxoa parez-pare irin-arraurtzeztatu eta bakarra balira bezala frijitu. Eta gauzak gehiago nahasteko gogoz bazara, jarri potoko piper gorri zati txiki bat bi antxoen artean lehenbizi eta gero irin-arrautzeztatu eta frijitu. Edo soberan duzun piper berde frijitu baten zatia. Ikusiko duzu nolako pagotxa.

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 8 antxoa, gatzetan onduak eta xukatuak 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Xorta bat oliba olio birjina … Errezeta Labe-erretilu …

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin –  Osagaiak Antxoa marinatuak 8 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerra mehetan moztuak Errezeta Marinatu berri direnean, oliotan murgildu aurretik, ongi xukatu, lehortu eta portzelanazko erretilu batean zabalduko ditugu antxoak. …

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –  Osagaiak 4 “tuterako” kukulu 250-300 g oilasko bularki 8 antxoa xerra 10 g mostaza 100 g jogurt natural krematsu Oliba olioa Tipulina ale 1 Baratxuri laurdena … Errezeta: Kukuluak …

Antxoa marinatu hotzak patatekin entsaladan

Antxoa marinatu hotzak patatekin entsaladan

Antxoa marinatu hotzak patatekin entsaladan –  Osagaiak Antxoa marinatuen errezeta bat Kg erdia patata, uretan egosiak eta zurituak Xorta bat perrexil, trauskil pikatua Oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku Gatza eta piperbeltz eho berria …

Pizza antxoilekin

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka –   Pagotxa RZkeko bideoa … Osagaiak 250g irin 125cl ur 7g legami 7g gatz 25g oliba olio tomate saltsa litro bat 2 mozzarela bola albaka antxoa poto bat …