Menua

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

  • Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
  • amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu haren muki lirdingatsuari erreparatuta. Halaxe behar du amuarrain freskoak: lirdingatsu eta diztirati.

Osagaiak:

  • 8 amuarrain ertain
  • Urdaiazpiko serranoa edo iberiarra, 8 xerra
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale

Errezeta:

  1. Ongi garbituko dizkigute amuarrainak arrandegian, tripak kendurik.
  2. Gatz pixka bat eman eta urdaiazpiko xerra bana sartuko diegu sabel barruan.
  3. Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten.
  4. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta amuarrainak sartuko ditugu, irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren. Minutu bat alde bakoitzeko, tamainaren arabera.
  5. Bizpahiru txandatan egingo ditugu amuarrainak, olioaren tenperatura apal ez dadin.

Kasu!

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin plater goxo hau, xukatu eta berehala zerbitzatuko ditugu, gorri eta kraskatsu. Gaiarrek bere Erronkariri euskaraz kantatzen zionean baino gusturago geldituko gara gu amuarrainak jandakoan.

amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak 400 g bruselatxo 50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan 2 baratxuri ale dl bat oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo …

urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburuak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …