Menua

Almandrongilak tomate saltsan

  • almandrongilak tomate saltsan
  • Almandrongilak tomate saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Almandrongilak tomate saltsan

Osagaiak

  • Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian)
  • Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat
  • Ogi arraspatua, 2 koilarakada
  • Zorroko tipula zopa, zorro erdia
  • 2 baso ur
  • Baso bete tomate saltsa
  • 3 patata
  • Gatza

Errezeta

Haragi pikatuari baratxuria, perrexila eta ogi arraspatua eman, baita gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak, eta oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.

Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa, eta olio horretan tipula zoparen hautsak frijituko ditugu, su motelean. Txigortu baino lehenago, ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila bost minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota). Patata dado batzuk frijitu eta zerbitzatu baino lehen albondigetara bildu.

Albondigak egiteko nahasturari, egostean goxoago gera daitezen, esnetan blaitu eta gero pixka bat xukatutako ogi mamia eransteko aukera dugu, edo, agian hobe, txerri hanka egosi batzuk, hezurgabetuak eta txiki-txiki eginak. Haragi gordinarekin nahasi eta prozesua berdin egin. Olioari tipula xehatu bat ere gehitu diezaiokegu, su eztian frijitu eta bertara zorroko zopa hautsak bota. Emaitza honela ere on-ona izango da, baina neketsuagoa da lana.

Almandrongilak tomate saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpal bat Mutur eder bat gurin Zimiko bat …

haragi salda

Haragi salda

Haragi salda Osagaiak Atzealdeko zankarra, puska koxkorretan moztua. 500 g Oilo laurden bat Tipula bat 2 azenario Porru bat Eskutada bat txitxirio 3 litro ur Oliba olio pixka bat Errezeta Kazola zabal batean, oliba oliotan …

behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan Osagaiak 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak Ardo zuria, litro laurdena Azenario bat 2 tipula 10 baratxuri ale, osorik Gurin puska bat, ederra 3 litro ur Haragi salda, pastilla bat Oliba …

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan Osagaiak 750 g behi haragi, xehatua (txahalkia edo txerrikia, edo nahasia ere izan daiteke) Baratxuri pixka bat eta perrexil xehatua 2 koilarakada ogi birrindua Berehalako tipula zopa, zorro bat Ura, bizpahiru edontzi …

hanburgesa

Hanburgesak

Hanburgesak –  Osagaiak Kg bat haragi xehatu, hainbat motatakoa: txerria, txahala eta behia 2 arrautza gorringo Perrexil xehatua Ogi mamia, puska eder bat, esnetan beratua eta ondoren xukatua 2 tipula ertain, pikatuak Oliba olioa, tipulak …