Menua

Almandrongilak tipula saltsan

  • Amandrongilak
  • Almandrongilak tipula saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Almandrongilak tipula saltsan

Osagaiak

  • 750 g behi haragi, xehatua (txahalkia edo txerrikia, edo nahasia ere izan daiteke)
  • Baratxuri pixka bat eta perrexil xehatua
  • 2 koilarakada ogi birrindua
  • Berehalako tipula zopa, zorro bat
  • Ura, bizpahiru edontzi
  • 3 patata
  • Gatza

Errezeta

Baratxuri, perrexil eta ogi birrinduarekin batera oratuko dugu haragi xehatua. Gatza emango dugu ondoren. Bolak egingo ditugu gero, irinaz baliatuz: golf pilota baten neurrikoak izango dira. Oliotan frijituko ditugu doi-doi, azaletik egin daitezen. Kazola batean gordeko ditugu frijitu eta gero.

Haragi bolatxoak frijitu diren padera berean (olio asko geratu bazaigu, alde bat erretiratuko dugu, hondoa estaltzen duen doia uzteko), eztituko ditugu tipula zopa zorroko hautsak, erretzen utzi gabe betiere. Ondoren, bizpahiru edontzi ur isuri eta egosten utziko dugu bost bat minutuan. Gatza emango dugu, beharrezkoa bada. Saltsa haragi bolak dauden kazolan isuri eta beste 15 bat minutuan edukiko ditugu ondoren egosten, haragi ongi egin dadin. (lehor xamar daudela sumatzen badugu, ur gehixeago erants dezakegu). Patata batzuk dadotan frijitu eta haragi bolekin nahasiko ditugu zerbitzatu aurretik.

Maneatzeko unean mamitsuago egon dadin, ogi mami esnetan bustia eta ondoren xukatua edo, hobe, zerri-hanka pare bat, egosiak, hezurrik gabeak eta ongi pikatuak erants diezaiokegu haragi bolen nahasturari. Bolak haragi gordinarekin egin eta berdin-berdin maneatuko dugu gainerakoa. Bestalde, oliotan tipula pikatu bat erantsi eta potxatzen utzi ahal izango dugu: hartan isuriko dugu zopa zorroaren edukia. Emaitza ona da, baina lan gehixeago eskatzen du.

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

haragi fonduea

Haragi fonduea

Haragi fonduea Osagaiak Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua Litro eta erdi oliba olio 3 baratxuri ale Haragi fonduea Errezeta Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko …

hanburgesa

Hanburgesak

Hanburgesak –  Osagaiak Kg bat haragi xehatu, hainbat motatakoa: txerria, txahala eta behia 2 arrautza gorringo Perrexil xehatua Ogi mamia, puska eder bat, esnetan beratua eta ondoren xukatua 2 tipula ertain, pikatuak Oliba olioa, tipulak …

behi matrailak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan Osagaiak 6 behi matraila, hezurra kenduta edo hezurrarekin, nahi bezala. Hezurra kenduz gero errazago sartuko zaizkigu kazolan 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, …

sukaldean-fondo0

Patata barrubeteak

Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …