Menua

Ahate magret errea pikuekin

  • Ahate magret errea pikuekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate magret errea pikuekin – 

Osagaiak

  • 4 ahate magret edo papar, freskoak
  • 4 baratxuri ale
  • 12 piku, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak
  • Zimiko bat azukre
  • Mutur bat gurin
  • Gatza

Ahate magret errea pikuekin

Errezeta

Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan. Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.

Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela, ikusi orduko, irauliko egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du. Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!

Piku salteatu batzuekin aurkeztuko dugu magreta. Hona hemen nola prestatu. Garbitu eta goialdeko zuztar gogorra kenduko diegu. Padera bat su gainean daukagula, karamelatzen jarriko dugu azukrea; mutur gurina erantsiko dugu karamelua iluntzen ari dela sumatzean. Berehala irauliko ditugu ondoren pikoak, eta bizkor eragingo diegu, su bizian, kolore gorria hartuagatik fruta oraindik leun eta desegin gabe dagoela. Pare bat minutu izango dira su gainean. Erretiratu eta ahate papar errearen ondoan zerbitzatuko dugu fruta.

Ahate magret errea pikuekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahatea arbiekin gisatua

Ahatea arbiekin gisatua

Ahatea arbiekin gisatua –  Osagaiak Ahate eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Kg erdia arbi, txikiak, xamurrak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 tomate, pikatuak 3 baratxuri ale, pikatuak Galleta maria bat Ezkaia, adaxka bat …

Ahate gibela

Ahate gibela nola moztu

Ahate gibela nola moztu –  Osagaiak Xafla estuko labana luze bat, ongi zorroztua Ur beroa Errezeta / Teknika Ahate gibela edo foie-grasa garestia da, oso. Luxua da taula baten gainean izan eta jan ahal izatea. …

Ahate errota

Ahate errota konfitatuak entsaladan

Ahate errota konfitatuak entsaladan –  Osagaiak Kg erdia ahate errota, koipean konfitatuak Tipula txiki bat, pikatua Perrexil xehatua Eskarola edo uraza edo entsalada-barazki berderen bat, garbia xukatua Oliba olio birjina Sagardo-ozpina Gatza Errezeta Ongi xukatuko …

ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare formako ebakia ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da …

Ahatea erreta

Ahatea erreta

Ahatea erreta –  Osagaiak Ahate eder bat, garbia eta erretzeko prestatua, edo 2 ertain (erretzeko arraza egokia da Barberie delakoa) Baratxuri-buru bat Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso bete ur Errezeta Labe-erretilu batean ipiniko …