Menua

Abokat beteak

  • Abokat beteak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Abokat beteak – 

Osagaiak

  • 4 abokat, bitan zatituak
  • 2 porru garbi, uretan egosiak, txiki-txiki eginda
  • 2 koilarakada tomate saltsa
  • 2 sagar, granny smith, zuritu gabe, garbiak, dadotan moztuak
  • Limoi erdiaren zukua
  • 3 koilarakada maionesa
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Kontu handiz, koilara batekin, mamia aterako diegu abokat erdiei, azala urratu gabe, gero bete egin behar baititugu. Abokataren mamia txikitu eta gopor batean gainerako osagaiekin nahasiko dugu: porru txikituak, tomatea, sagarrak, zukua, maionesa, piperrautsa eta perrexila. Gatzik behar ote duen probatu eta nahastura horrekin abokat hutsak beteko ditugu. Hozkailuan sartu, hoztu daitezen, eta zerbitzatu baino lehentxeago, oliba olio birjina bota gainetik, olio hari bat baizik ez.

Abokat beteak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

mojo berdea

Mojo berdea

Mojo berdea –  Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …

abokat-entsalada

Abokat entsalada

Abokat entsalada Osagaiak 5 abokat, ongi onduak, zurituak eta xerratan 4 arrautza, egosiak, dadotan moztuak Koilarakada bat tomate saltsa Izokin ketua, 8 tronkotx, xerrendatan Koilarakada bat kapar Koilaratxokada bat ziape Limoi erdiaren zukua Oliba olio …

guakamolea

Guakamolea

Guakamolea –  Osagaiak 4 abokat Tipulin bat, txiki-txiki eginda Tomate bat, zuritua eta dadotan moztua Limoi berde baten zukua Tabasko pixar bat Gatza eta piperbeltz eho berria Guakamolea Errezeta Abokatak zuritu eta mamia irabiagailu baten …

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –  Osagaiak Ahuakate bat Indioilar 2 bularki Limoi bat Laranja bat Soja saltsa Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…) Ezpelete piper hautsa Oliba olioa Gatza Molde erako ogia …

Abokata ontzeko era

Abokata ontzeko era

Abokata ontzeko era –  Osagaiak Zoko lehorra Egunkari papera Errezeta Abokat berde bat, heldu gabea, Bardeako harri bat baino gogorrago edo zozoagoa da. Laster ontzeko, hoberena zera dugu: egunkari-orri batean bildu eta sukaldeko zoko batean …