Abokat beteak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Abokat beteak –
Osagaiak
- 4 abokat, bitan zatituak
- 2 porru garbi, uretan egosiak, txiki-txiki eginda
- 2 koilarakada tomate saltsa
- 2 sagar, granny smith, zuritu gabe, garbiak, dadotan moztuak
- Limoi erdiaren zukua
- 3 koilarakada maionesa
- Ximiko bat piperrauts gozo
- Perrexil xehatua
…
Errezeta
Kontu handiz, koilara batekin, mamia aterako diegu abokat erdiei, azala urratu gabe, gero bete egin behar baititugu. Abokataren mamia txikitu eta gopor batean gainerako osagaiekin nahasiko dugu: porru txikituak, tomatea, sagarrak, zukua, maionesa, piperrautsa eta perrexila. Gatzik behar ote duen probatu eta nahastura horrekin abokat hutsak beteko ditugu. Hozkailuan sartu, hoztu daitezen, eta zerbitzatu baino lehentxeago, oliba olio birjina bota gainetik, olio hari bat baizik ez.
Abokat beteak
Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a
Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a – Osagaiak Ahuakate bat Indioilar 2 bularki Limoi bat Laranja bat Soja saltsa Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…) Ezpelete piper hautsa Oliba olioa Gatza Molde erako ogia …
Guakamolea
Guakamolea – Osagaiak 4 abokat Tipulin bat, txiki-txiki eginda Tomate bat, zuritua eta dadotan moztua Limoi berde baten zukua Tabasko pixar bat Gatza eta piperbeltz eho berria Guakamolea Errezeta Abokatak zuritu eta mamia irabiagailu baten …
Abokat entsalada
Abokat entsalada Osagaiak 5 abokat, ongi onduak, zurituak eta xerratan 4 arrautza, egosiak, dadotan moztuak Koilarakada bat tomate saltsa Izokin ketua, 8 tronkotx, xerrendatan Koilarakada bat kapar Koilaratxokada bat ziape Limoi erdiaren zukua Oliba olio …
Mojo berdea
Mojo berdea – Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …
Abokata ontzeko era
Abokata ontzeko era – Osagaiak Zoko lehorra Egunkari papera Errezeta Abokat berde bat, heldu gabea, Bardeako harri bat baino gogorrago edo zozoagoa da. Laster ontzeko, hoberena zera dugu: egunkari-orri batean bildu eta sukaldeko zoko batean …