Menua

Abakandoa erreta

  • abakandoa erreta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Abakandoa erreta

Osagaiak

  • 4 abakando edo misera, 650 bat g bakoitzak
  • Oliba olioa
  • Gurina
  • Gatza eta ura

 

Errezeta

Kazola zabal batean ura eta gatza ugari jarriko dugu, su bizian. Irakiten hasi orduko, 10 segundoz barneratuko ditugu miserak (abakandoak eta kalamartzak ere deitzen zaie), hil eta barruko zukuei eutsi diezaieten. Xukatu egingo ditugu ondoren.

Bitan zatituko ditugu miserak luzera guztian, labana zorrotz batez. Mailu batez hautsiko dugu ondoren pintzak biltzen dituen oskola eta kendu egingo dugu, era berean, buruaren eta hestearen artean hedatzen den kartilago-mintza. Erdi guztiei gatza eman eta jakiak itsasten ez diren padera batean edo plantxa batean erreko ditugu, haragiaren aldetik, su eztian eta oliba olio hari batez lagundurik.

Labean erreko dugu misera azken minutuetan, 190º-ko tenperaturan. Horretarako, labe-erretilu batean antolatuko ditugu misera erdiak, gainean gurin zatiak dituztela. Plantxan eduki eta gero, 3 bat minutuan edukiko dugu misera labean (3 minutu dagozkio 500-600 g-ko pieza bati).

Hona hemen lagungarri gisa aurkez dezakegun hornidura: gatzetan onduriko antxoa bat hainbat koilarakada oliba olio birjina eta ziaperekin irabiagailuaren ontzian xehatua. Mundiala!

Abakandoa erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

pasta abakando

Pasta abakando edo miserarekin

Pasta abakando eta miserarekin Osagaiak 2 misera edo abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 4 koilarakada oliba olio Koilarakada bat tomate saltsa Brandy pixka bat Perrexil …

Abakando saltsa

Abakando saltsa

Abakando saltsa –  Osagaiak 4 azenario 2 tipula Abakando edo misera karkasak Litro laurdena armagnac Botila bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Irina, ximiko bat Litro bat ur Oliba olioa 5 koilarakada gurin hotz, …

Abakando entsalada

Abakando entsalada

Abakando entsalada Osagaiak 2 abakando edo misera, uretan egosiak. 700 g bakoitzak 2 eskarola, garbi lehor eta hostoak zabal Baratxuri ale bat, pikatua 6 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada limoi zuku edo Xerez ozpin …

arroza abankandoarekin

Arroza abakandoarekin

Arroza abakandoarekin Osagaiak 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Ura eta gatza 5 koilarakada oliba olio Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada tomate saltsa 600 g arroz (ale biribileko …