Menua

Abakando entsalada

  • Abakando entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Abakando entsalada

Osagaiak

  • 2 abakando edo misera, uretan egosiak. 700 g bakoitzak
  • 2 eskarola, garbi lehor eta hostoak zabal
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • 6 koilarakada oliba olio birjina
  • 2 koilarakada limoi zuku edo Xerez ozpin
  • Saltsa arrosa
  • Tipulin-belarra, pikatua
  • Gatza

 

Errezeta

Zuritu egingo ditugu mixerak, isatsak pintzaren bi junturak eta pintza “barruko hezur gogorra gabe“ agerian utzirik, eta papurtuko dugu, halaber, buruko mami guztia, haiekin batera jarririk koralak, koloretsuak eta zapore handikoak.

Entsalada-ontzi batean ipiniko dugu eskarola. Bestalde, katilu batean nahasiko ditugu limoi zukua edo Xerez ozpina, gatza, oliba olioa eta baratxuri ale xehatuak. Eskarolaren gainera irauli eta, gai guztiak biraka erabili ondoren erantsiko ditugu misera eta koral puska txikiak. Isatsak egosi ostean lorturiko domina lodiak gainean hedatu eta gero hautseztatuko dugu tipulin-belarra.

Saltsa arrosa aurkeztuko dugu ondoan, norberak nahi bezalako nahasteak egin ditzan platerean.

Abakando entsalada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

pasta abakando

Pasta abakando edo miserarekin

Pasta abakando eta miserarekin Osagaiak 2 misera edo abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 4 koilarakada oliba olio Koilarakada bat tomate saltsa Brandy pixka bat Perrexil …

abakandoa erreta

Abakandoa erreta

Abakandoa erreta Osagaiak 4 abakando edo misera, 650 bat g bakoitzak Oliba olioa Gurina Gatza eta ura   Errezeta Kazola zabal batean ura eta gatza ugari jarriko dugu, su bizian. Irakiten hasi orduko, 10 segundoz …

arroza abankandoarekin

Arroza abakandoarekin

Arroza abakandoarekin Osagaiak 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Ura eta gatza 5 koilarakada oliba olio Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada tomate saltsa 600 g arroz (ale biribileko …

Abakando saltsa

Abakando saltsa

Abakando saltsa –  Osagaiak 4 azenario 2 tipula Abakando edo misera karkasak Litro laurdena armagnac Botila bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Irina, ximiko bat Litro bat ur Oliba olioa 5 koilarakada gurin hotz, …