Menua

Hegaluze salteatua tomate entsaladaren gainean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
  • Oliba olioa
  • 5 tomate umo
  • 8 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Gatza

Errezeta

Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko. Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.

Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu hegaluze solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude. Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu hegaluze puskak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Barazkiak nola egosi

Barazkiak nola egosi

Barazkiak nola egosi –  Osagaiak Ura Gatza nola egosi Teknika / Errezeta Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Poteko atuna

Poteko hegaluzea egonezinentzat

Osagaiak 2 kg hegaluze, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua Ura Gatz larria … Errezeta Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko …

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

ketchup

Ketchup etxean egina

Ketchup etxean egina –  Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …