Menua

Bakailaoa pil-pilean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
  • Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan
  • 8 baratxuri ale, osorik
  • Kaienako pipermina, mutur bat

Errezeta

Bakailao puskak ongi sartuko diren kazola batean isuriko dugu olioa eta gaineratuko ditugu baratxuri aleak eta pipermina. Su eztian edukiko dugu kazola, baratxuriak potxatzen eta kolorea hartzen hasi direla sumatu arte. Su ezti-eztian, 30 bat minutuan. Atera, xukatu eta gordeko ditugu baratxuriak, olioak kazolan dirauen bitartean. Olioa epel dagoela kazolaratuko ditugu bakailao puskak, azala gora, eta ezti-ezti gozatzen utziko ditugu 8 bat minutuan. Sutatik aterako dugu ondoren kazola.

Ongi xukatu ondoan, arestian erabilitakoaren antzeko kazola batean jarriko dugu bakailaoa, baina olio xorta batez (lehen erabilitako olioa bideratuko dugu berriro). Kazola su eztian jarri eta leunkiro eragingo diogu kazolari, arian-arian arrainaren gelatina olioa loditzen joan dadin. Horitu egingo zaigu saltsa. Hori lortutakoan, olio epela erantsiko dugu aldiro, eta maionesa baten moduan landuko dugu pixkana-pixkana olio-saltsa, pil-pilean betiere. Ongi oratu behar dugu saltsa, baina arras loditu gabe. Aurrez konfitaturiko baratxuriak pusken gainean ipini eta mahairako prest edukiko dugu bakailaoa.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Bakailao hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Bakailao freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

sukaldean-fondo0

Bakailao kokotxa freskoak irin-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Ximiko bat irin Arrautza joa Oliba olioa Gatza Errezeta Irinetan igurtziko ditugu multzoka bakailao kokotxak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean …

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin –  Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak Azalore bat 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat, …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

Bakailao ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa Osagaiak 3 puska bakailao beratu, 250 g bakoitzak Tipulin handi bat, pikatua 4 baratxuri ale, pikatuak 12 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren 10 koilarakada tomate saltsa Kaienako pipermina, pixar bat 10 koilarakada …