Menua

Bakailao ajoarrieroa

  • Bakailao ajoarrieroa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bakailao ajoarrieroa

Osagaiak

  • 3 puska bakailao beratu, 250 g bakoitzak
  • Tipulin handi bat, pikatua
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 12 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Kaienako pipermina, pixar bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Perrexil pikatua

Errezeta

Azala eta hezurrak kendu ondoren, hatzekin papurtuko dugu bakailao mamia, intxaur baten tamainako pusketak eginez. Azala pikatuko dugu ondoren, geroko saltsan erabiltzeko. Ongi lehortuko dugu ondoren arraina.

Kazola zabal batean isuriko dugu olioa, su eztian. Tipulina, baratxuria eta pipermina erantsiko ditugu ondoren, eta oliotan gozatzen utziko dugu guztia, kolore gorria hartu eta xamur gelditu arte. Bakailaoa eta azala gaineratuko ditugu orduan, nahas eta nahas. Piper txorizeroen mamia eta tomatearen txanda izango da gero: 20 bat minutuan edukiko dugu irakiten guztia, jakiari hondoan itsasten utzi gabe. Perrexila erantsi eta gatza neurtuko dugu, zerbitzatu aurretik.

Bakailao ajoarrieroa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bakailao brandada

Bakailao brandada

Bakailao brandada –  Osagaiak Kg bat bakailao, beratua eta 8 puskatan zatitua Litro laurdena oliba olio birjina Litro laurdena esne Limoi baten zukua Bakailao brandada Errezeta Urez betetako kazola batean ipiniko ditugu bakailao solomoak, azal …

sukaldean-fondo0

Bakailao kokote freskoa labean

Osagaiak 2 bakailao kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 4 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …

bakailao kokotxa

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean –  Osagaiak Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe Oliba olioa (1º) Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura Baratxuri ale bat, pikatua Perrexil pikatua Gatza Bakailao kokotxa freskoak …

sukaldean-fondo0

Bakailao freskoa saltsa berdean

Osagaiak 4 solomo bakailao fresko, 220 g bakoitzak 200 g arrain salda edo ur 4 koilarakada oliba olio 2 baratxuri xister, pikatuak Ximiko bat irin Perrexil pikatua Gatza Errezeta Olioa ipini eta su eztian jarriko …

Azalore eta brokoli egosia

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin

Azalore eta brokoli egosia bakailao eta olio errearekin –  Osagaiak Azalore eder bat Brokoli pare bat 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua …